Leitzaldeko kantutegia
LKANT-040
- Izenburua: Bili-bili-bonbolo: kantua
- Jabea: Euskarabidea-Mediateka
- Kontsulta: Librea
- Grabaketa data: 2010-06-15
- Hiztuna: Pello Agirre. Arantxa Agirre.
- Ikertzailea: Jose Inazio Lopez Luzuriaga. Eugenio Arraiza. Kristina Urrut
- Gai nagusia:
Noiz ikasia: gazte denboran, herrian sortutako abesbatzan ikasia (garai batean abesbatzan ibili zela dio Pellok, denbora gutxiz)
Non ikasia: koruan/abesbatzan, pontxito irurtia zuzendariarekin.
Non kantatzen da Leitzaldean: gaur egun abesti ezaguna da, diskoetan ere jasoa dago, egungo gazteek ezagutzen dute.
Nortzuk kantatzen dute: abesbatzan oroiten da, dena den, geroztik Pelloren kuadrilak parranda giroan edo afalosteren batean ere kantatu izan dute.
Kantaren inguruko gertaera bat: “Binbilin bonbolo sendalo” kantua bezala ezagutzen dugu guk, gazteok. Baina Pellok beste modu batean kantatzen du: hasiera “Bili-bili-bonbolo” esanez egiten du eta guk “Akerrak kanta” esaten dugun tokian Pellok “Astoak soinu” esaten du. Doinuz berdina da.