| Grabaketa |
Mota |
Bilduma |
Gai nagusia |
Izenburua |
Hiztuna |
| RLT17-003 |
Testua |
Erlijio testuak, XVII. m. |
|
Letra apostolikoak |
|
| NEZ-034 |
Testua |
Nafarroako Esaera Zaharrak |
|
Leitza. Esaera zaharrak. |
|
| LTZ-839 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Baserrietan 3 edo 4 behi, patatak, artoa, babarrunak,... izaten zituzten. Fabrikan aritzen zirenak baino hobe bizi ziren orduan |
Lehengo bizimodua |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-840 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Tolosako gizon bat etortzen zen patata bila haien etxera. Lehengo bidaia batean 10 kilo eraman zituen txirringan, hurrengoan 15 kilo. Juanek herriko irteeraraino laguntzen zuen guardia zibilak saihesteko |
Patatak Tolosara txirringaz eraman |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-841 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Tolosako gizon hark 15 edo 20 bidaia eginen zituen txirringaz patata bila |
15 edo 20 bidaia eginen zituen |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-842 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Errazionamendu garaian bere aita zenak kontrabandozko irina erosten zuen. Juanek azaltzen du nola ekartzen zuten eta zenbat ordaintzen zuten |
Errazionamendua eta irina |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-843 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Ogia egitera Astibiko baserrira eramaten zuten irina |
Ogia egitera |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-844 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Erositako bi irin zaku txarrak atera zitzaizkien |
Bi zaku txar atera ziren |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-845 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Hala eta guztiz ere, Juanen ustez, fabrikan ari zena baino hobe bizi ziren haiek |
Fabrikan ari zena baino hobe bizi ziren |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-846 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Juanek azaltzen du non zuten terrenoa |
Landa non zuten |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-847 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Leitzarrek oso pozik hartu zuten Sarrio lantegia. Garai horretan hasi ziren Frantziara joaten |
Leitzarrek pozik hartu zuten fabrika |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-848 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Frantziara joan zen lanera. Hemen basoko lan guztiak eskuz egiten ziren, han, aldiz, dena mekanizatua zegoen. Mantenuan eta dirutan ere ezberdintasun handiak ziren |
Frantziara lanera |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-849 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Frantzian zegoela, leku askotan ibili zen lanean, beti Mariezkurrenaren lantegietan |
Leku askotan ibili ziren |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-850 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Lau urtez ibili zen Suitzan lanean. Frantsesera jakin gabe joan zen. Iritsi zenean elurte handia zegoen eta obra guztiak geldirik zeuden. Zerrategi batean sartu zen eta 4 urte eman zituen bertan |
Suitzara lanera |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-851 |
Bideoa |
Leitzaldea |
40 urte beranduago itzuli da Suitzako herri hartara eta dena oso aldatua aurkitu du |
40 urte beranduago itzuli da |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-852 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Suitzan haiekin batera lan eta haiekin bizi ziren, honela ikasi zuen frantsesera |
Suitzako bizimodua |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-853 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Tokia gustukoa zuen baina etxean gauzak aldatu eta eskua botatzera etorri zen, bestela gaur egun han izanen zen |
Tokia gustukoa zuen |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-854 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Etxekoei eskua botatzera etorri eta lantegian sartu zen |
Fabrikan sartu |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-855 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Lantegiarekin pozik zegoen jendea. Lantegiari esker gelditu zen jendea herrian, bestela asko eta asko Gipuzkoara joanen ziren |
Lantegiari esker bertan gelditu zen jendea |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-856 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Kanpokoren lantegian hasten bazen familia ekartzen zuen berehala |
Kanpokoek familia ekartzen zuten |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-857 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Non lan egiten zuen kontatzen du |
Lantegiko lana |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-858 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Lantegiak on egin zion herriari, lehenagoko tipo hortara ez baitzegoen bizitzerik |
Tipo hortara ez zegoen bizitzerik |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-859 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Behiak eta oiloak izaten zituzten baina kapritxorik handiena txerrietan zuten |
Txerrietan afiziorik handiena |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-860 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Hasiera batean ongi ibili ziren txerriak hazten. Gero, kanpoko txerriak sartzen hasi ziren eta salmenta prezioak asko jaitsi ziren, pentsuaren prezioak aldiz gora egin zuen. Azkenean kendu behar izan zituen. Zerramak eraman zituen egunean ume baten moduan aritu zen negarrez |
Txerrietan gorabehera handiak |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-861 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Txerriekin jarraitu zutenek diru asko galdu eta azkenean kendu behar izan zituzten |
Jarraitu zutenek diru asko galdu |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-862 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Pozik ziren tratanteek ematen zieten prezioarekin, egindako tratua segituan ordaintzen zuten |
Tratanteak |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-863 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Tratante aritzen ziren batzuen izenak aipatzen ditu |
Tratanteen izenak |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-864 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Ilargiak eragin handia du gauza askotan |
Ilargiaren eragina |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-865 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Gorotz-jotzea ilbeheran egin beharra zegoen. Deskuiduan ilberrian joz gero, gorotzak ez zuen balio |
Gorotz-jotzea ilbeheran |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-866 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Urte guztiko egur-lotea, pagoa baldin bazen, ilberrian bota behar zen |
Ilargiaren eragina arboletan |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-867 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Lixua egiteko lizarraren hautsa erabiltzen zen. Lizarra ilberrian bota behar zen |
Lixua egiteko lizarraren hautsa |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-868 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Haritza su egiteko baldin bazen ilbeheran bota behar da. Etxeko zurajea-eta egiteko, ilbeheran bota behar ere, ilberrian botaz gero oso diferentea da |
Haritza noiz bota |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-869 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Satorrek kalte handiak eragiten zituzten baina Diputazioak harrapatzea debekatu egin zuen. Kexatzera joan ziren eta lehengo modura harrapatzea, zepoekin, baimendu zuten |
Satorrak ezin harrapatu |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-870 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Auzokoen lurretan zeuden satorrak harrapatzen zituen, auzokoak gero traktorea uztearen alde |
Elkarri laguntzen |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-871 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Juanek kontatzen du nola harrapatzen zituen satorrak |
Nola harrapatzen zituen satorrak |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-872 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Kalte handiak egiten zituen sator bati buruzko pasadizoa kontatzen du |
Sator baten inguruko pasadizoa |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-873 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Bigarren pisuan bizi zen Iruñeko familiak motorra zeukan. Asteburu batean Juanek motorra hartu eta paretaren kontra jo zuen. Motorra izorratu eta aitaren jipoia hartu ondoren ikaratua ibili zen Juan hainbat denboraz |
Anekdota motor batekin |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-874 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Frantziatik etorri eta Tolosara joan zen batean, erakusleiho batean motor bat ikusi eta erostea erabaki zuen. Dendako nagusiak irakatsi zion motorra gidatzen |
Motorra erosi eta gidatzen ikasi |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-875 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Motorrarekin istripua izan eta gero urteak eman zituen motorrak eta kotxeak gidatzeko beldurrez |
Urteak eman zituen gidatzeko beldurrez |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-876 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Garraiobiderik ez zen. Norbaitek urgentziaren bat izatekotan tratanteak aziendak garraiatzeko erabiltzen zuen kamioneta eramaten zuten |
Garraiobiderik ez zen |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-877 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Ilarregin bazen kuranderoa |
Ilarregin kuranderoa |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-878 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Trenez Donostiara joan zen baten inguruko anekdota kontatzen du |
Anekdota trenean |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-879 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Arropa berezia erostera Tolosa, Donostia edo Iruñera joaten ziren trenez |
Arropa erostera kanpora |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-880 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Inguruko herrietako jendea Leitzara etortzen zen jertseak-eta erostera |
Inguruko herrietakoak Leitzara |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-881 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Zerbitzu handia eskaintzen zuten herriko dendek, edozein egunetan eta edozein momentutan jotzen ahal zen haiengana |
Herriko komertzioak |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-882 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Cosme zena saskiak kafeaz, azukreaz-eta kargatuta abiatzen omen zen baserrietara eta arrautzez kargatuta itzultzen zen |
Cosme dendaria |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-883 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Baserri batean saskia arrautzez bete eta bidean jarri zenean, zakur batek ipurdian hozka egin, Cosmek eskuak ipurdira eraman, saskia lurrera erori eta arrautza guztiak hautsi zitzaizkion |
Cosme zenaren anekdota |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-884 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Pisu berriak egitekotan etxeak bota behar ziren, nahitaez. Halere, honelako etxe politak botatzen ikusteak pena ematen zuen |
Etxeak bota behar pisuak egiteko |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-885 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Arrautzak azkarrago jartzeko oiloari ipurdian gatza botatzen zioten |
Oiloari gatza ipurdian |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-886 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Olio gutxi zegoela-eta kontu handiz ibiltzen ziren zartaginera botatzeko orduan. Anekdota kontatzen du |
Oliorik ez zegoen |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-887 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Pestetan espartinak gastatu arte dantzatzen zuten jota |
Jaietan jota dantzatzen zuten |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-888 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Baltsean aritzea debekatua zegoenez udaletxeko eskailerapean ezkutatzen zen jendea eta aguazila heldu zelarik banandu egiten ziren |
Baltsean ezkutuan |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-889 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Uitziko dantzaldian gertaturiko pasadizoa kontatzen du |
Anekdota Uitzin |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-890 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Sukuntza lasterkariaren historia kontatzen du, nola prestatzen zen, ibilerak,... |
Sukuntza lasterkaria |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-891 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Sukuntzatarrak Juan bizi zen etxe bereko goiko solairuan bizi ziren maizter. Lau seme-alaba eta gurasoak ziren |
Sukuntzatarrak etxe berean bizi ziren |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-892 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Juanek etxeko behi batekin gertaturiko anekdota kontatzen du |
Anekdota behiarekin |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-893 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Errapera iristen diren zainak, zenbat eta esne gehiago eman behiak orduan eta handiagoak izaten dira zainak |
Behiaren zainak |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-894 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Juanek Leitzako plazan ikusi dituen aizkolari ospetsuen izenak aipatzen ditu |
Aizkolari ospetsuak |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-895 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Juan Ameriketatik itzuli zenerako aitak etxea erosia zuen |
Aitak etxe erosi zuen |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-896 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Etxeko eskailerak konpontzeko 11 urte pasatu ziren, bitartean bi familiak haserretu eta obraren prezioak gora egin zuen |
Etxeko eskailerak konpontzeko arazoak |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-897 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Etxea egin zuen nagusiak Elordi zuen izena. Bere pasadizo bat kontatzen du |
Etxeko nagusiaren anekdota |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-898 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Elorria jartzen da tximista eta erauntsietatik babesteko. Juanek azaltzen du noiz eta nola prestatu behar den |
Elorri adarra tximista eta erauntsien kontra |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-899 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Juanek azaltzen du zer den “ereta”, harri-jasa datorrenean entzuten den soinua. Horren inguruko anekdota bat kontatzen du |
Ereta zer den. Anekdota |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-900 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Hil-ezkilak orain bezala jotzen ziren. Hildakoa umea bazen diferente jotzen ziren |
Ezkilak |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-901 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Suak baserriren bat hartzen zuenean ezkilak jota edota txirringaz ematen zuten abisua |
Suak baserria hartzen duenean |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-902 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Lehenago hilkutxak sakristauak egiten zituen. Apeza aitorpena egitera joaten zelarik sakristauak neurriak hartzeko probesten zuen |
Hilkutxak sakristauak egiten zituen |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-903 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Hildakoa oraindik etxean zegoela gertatu ziren bi lapurreta gogoratzen ditu |
Lapurreta hildakoa oraindik etxean zegoela |
Juan Barriola Zabaleta |
| LTZ-904 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Juanek familiaren historia kontatzen du, zeinek osatzen duen eta non bizi izan diren |
Familiaren historia |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-905 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Aitari “el ruiseñor del barrio” deitzen zioten, oso alaia baitzen eta akordeoia jotzen baitzuen |
El ruiseñor del barrio |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-906 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Auzoen besta Basakabin egiten zen. Garaian Basakabi auzoko denda-taberna txiki bat zen eta inguruko baserrietakoak hara joaten ziren |
Auzoen besta Basakabin |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-907 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Aitak behiak zituen, amak ardiak eta anaiak behorrak. Ongi bizi izan ziren: osasunez, zuzenbidez eta auzokoekin ongi |
Azienda |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-908 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Baserrian ez zen goserik. Gainera, Haiek kontrabandoan aritu ziren pixka bat |
Goserik ez |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-909 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Kamioak gauez deskargatzen zituzten. Kamioak argiak itzalirik igotzen ziren Basakabira. Umeek poliziarena egiten zuten |
Kamioak gauez deskargatu |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-910 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Irina Noainen eho eta Basakabin banatu egiten zen. Nagusiak goizuetarrak ziren |
Irina Noainen ehotzen zuten |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-911 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Aita gauez joaten zen erbiak ehizatzera |
Aita erbia ehiztaria |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-912 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Mendirako afizioa txikitatik izan du. Iluntze aldera mendira igo eta eguzkiaren sarrera ikusita biharamuneko eguraldia asmatzen zuen beti |
Biharamuneko eguraldia asmatzen zuen |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-913 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Aitak ziza asko biltzen bazuen ere, bera ziza-larreak ikasi gabe gelditu zen |
Ziza-larreak ikasi ez |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-914 |
Bideoa |
Leitzaldea |
12 urte zituelarik bizikleta tokatu zitzaion Iruñeko tonbolan. Bizikletaz itzuli zen herrira |
12 urtetan lehen bizikleta |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-915 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Baserritik Orioko hondartzara bidaia asko egin zituen bizikletaz. Goizean goiz atera, bainu bat hartu eta bazkaltzera etxera |
Oriora bidaia asko bizikletaz |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-916 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Anaia gaztea eta bera, Basakabi alderako irteeran gorde eta Pazkotako buelta pasatzean denen atzetik atera, denak aurreratu eta Basakabira lehenak iristen ziren |
Pazkotako buelta |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-917 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Goizuetara lasterka joaten zen maiz. Betidanik goizuetarrekin oso ongi etorri da |
Goizuetara lasterka |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-918 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Titiriteroek plazan egiten zituzten akrobaziak kopiatu egiten zituen. Zailena izan zen soka gainean ibiltzen ikastea |
Titiriteroak imitatzen |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-919 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Esku gainean ibiltzen zen ere bai |
Esku gainean ibiltzen |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-920 |
Bideoa |
Leitzaldea |
12 urte zituela Seminariora joan zen ikastera. Matematika klaseetan bihurrikeriak egiten ibiltzen zen. Anekdota |
12 urtetan Seminariora |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-921 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Soldaduskan zegoela gertaturiko anekdota bat kontatzen du |
Anekdota soldaduskan |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-922 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Soldaduskan txantxetan ibili zen eta maiz arrestatua ibitzen zen |
Soldaduskan beti arrestatua ibiltzen zen |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-923 |
Bideoa |
Leitzaldea |
17 urterekin batxilergoa bukatu arren, mendira lanera joatea hobetsi zuen |
Batxilergoa bukatu eta mendira lanera |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-924 |
Bideoa |
Leitzaldea |
1956.eko otsailean egin zuen izoztea gogoratzen du |
56ko izoztea |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-925 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Pinua landatzen toki askotan ibili da |
Pinua toki askotan |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-926 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Mendian ari zelarik motorra, kotxea eta kamioa gidatzeko baimenak atera zituen |
Gidatzeko baimenak |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-927 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Frantziara joan zen lanera, hasiera batean kostaldean eta gero Alpeetan. Alpeetan zegoela kamioa gidatzeko baimena zuen inor ez zen eta bera hasi zen. Frantzian baimena atera zueneko anekdota kontatzen du |
Frantzian hasi zen gidari lanetan |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-928 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Frantzian denetatik egin zuen arren gehien bat gidari aritu zen. Han egindako lan batzuk gogoratzen ditu |
Frantzian egindako lanak |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-929 |
Bideoa |
Leitzaldea |
1966.an hasi zen Sarrio lantegian gidari lanetan. 25 urte eman ditu zeregin horretan |
25 urtez Sarrion gidari |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-930 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Lantegiaren aurka zeudenak baziren, halere gehiengoak aldeko jarrera erakutsi zuen |
Herrian gehiengoa lantegiaren alde |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-931 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Lanean hasi zenean Elizondo, Goizueta eta Lekunberritik heltzen ziren autobusak lantegira, beranduago Donostiatik hasi ziren ere |
Autobusak lantegira etortzeko |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-932 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Sarrio 1500 langile izatera iritsi zen, gaur egun ez dira 500era iristen |
1500 langile lantegian |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-933 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Sarrio lantegiari izena eman ziona Marcoren osaba bazen ere Marco bera zen agintzen zuena. Patxi Arrazola lantegiko garaiko gerentea zen eta berak ekarrarazi zuen lantegia Leitzara |
Lantegiko nagusiak |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-934 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Marco eta bere osaba “biscuter” kotxeak egiten hasi ziren. Ez zuen ongi funtzionatu eta paperaren negozioan sartu ziren, orduan elkartu zitzaien Patxi Arrazola |
Aurretik “biscuter” lantegia zuten |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-935 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Marcok tren geltoki aldeko etxeak eginarazi zituen. Bertan ingeniariek ostatu hartzen zuten eta tratuak ixteko bilerak egiten ziren |
Marcok etxeak eginarazi zituen |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-936 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Marco eskola gutxikoa zen baina langile fina eta buru argia zuen. Aholkulari onak bilatzen asmatu zuen ere |
Marco eskola gutxikoa zen baina buru argia zuen |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-937 |
Bideoa |
Leitzaldea |
78an ordainketa-etendura izan zen Sarrion eta Marcok bere finka handi bat saldu egin zuen nominak ordaindu ahal izateko |
Finka saldu nominak ordaintzeko |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-938 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Juanek dio bere ustez nagusiak agindu egin behar duela, bestela ez litzatekeela nagusi izanen |
Nagusiak nagusi behar du izan |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-939 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Behin terrenoak ikustera joan ziren bi helikopteroz. Helikopteroetako bat izorratu eta lurra hartu behar izan zuen. Hortik aurrera Patxi Arrazolak beldurra hartu zion hegazkinari |
Helikopteroa izorratu |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-940 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Madril zeharkatzen ari zirela, Patxi Arrazolak semaforo bat pasatzeko eskatu zion. Berak ezin zuela pasa esan zion baina azkenean kasu egin zion. Semaforoa pasatutakoan udaltzainak gelditu eta 20 duroko isuna jarri zien. Beranduxeago Patxi Arrazolak bere errua aitortu zion |
Madrilen isuna jarri ziotenekoa |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-941 |
Bideoa |
Leitzaldea |
53 urte zituelarik hil zen Patxi Arrazola, afaltzen ari zela Eguberri bezperan |
Oraindik gaztea zelarik hil zen Patxi Arrazola |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-942 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Astero Madrilera eta Barcelonara joaten zen. Horretaz gain Lisboara, Parisera,... joaten zen noiznahi |
Ohiko bidaiak |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-943 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Juanek kontatzen du behin egokitu zitzaiola egun berean bi aldiz Madrileraino gidatzea |
Egun berean bi aldiz joan zen Madrilera |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-944 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Lainoa zela edo bestea zela, maiz suertatzen zen aireportua itxita aurkitzea eta beste aireportu batera joan behar izatea |
Aireportua itxita aurkitzea ohikoa zen |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-945 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Astebetean lantegiaren penintsulako sukurtsal guztiak bisitatu zituen zuzendari orokorrarekin |
Astebetean penintsulako sukurtsal guztiak bisitatu |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-946 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Beste batean Arrazola Lisboa ondoan utzi, Madrilen Zabala izeneko bat hartu, Parisera eraman eta handik etxera gidatu behar izan zuen |
Lisboatik Parisera eta buelta etxera |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-947 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Patiño komandantea hegazkin-pilotua nola ezagutu zuen kontatzen du. Komandante hori hegazkin istripuan hil zen geroago |
Patiño komandantea |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-948 |
Bideoa |
Leitzaldea |
25 urtez aritu da gidari lanetan. Juanek gogoratzen ditu erabili zituen lehenengo kotxeak baita anekdotaren bat kontatu ere |
25 urtez aritu zen gidari lanetan |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-949 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Meridan gertatu zitzaion anekdota kontatzen du |
Meridan gertaturiko anekdota |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-950 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Kamioia gidatzea kotxea gidatzea baino askoz lasaiagoa izaten zen |
Kamioiarekin bizimodu lasaiagoa |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-951 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Abiadura handia harrapatzen zuen kotxez eta behin baino gehiagotan kotxeak salto egiten zuen maldetan |
Kotxearekin jauzika |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-952 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Juanek aipatzen du Iruñetik Gironara dauden 605 km.ak 3 orduz egin zituela behin, tartean bi geldialdi eginez |
Abiadura errekorra |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-953 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Onddoekiko zaletasuna berandu hasi zitzaion. Betidanik bildu izan dituzte baina ez zieten kasu handirik egiten |
Onddo-zalea |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-954 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Behin onddoetara atera eta ezin topatuz ibili zen. Inguruetako mendi ia guztiak ibili ondoren onddoekin itzuli zen etxera |
Onddoak ezin topatuz |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-955 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Onddoak biltzeko lehenengo baldintza asko ibiltzea da. Juanek aipatzen du berak ilgoratik ilbeherako tartean biltzen dituela gehien |
Onddoak biltzeko gakoak |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-956 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Aurreko urtea onddo- urte ona izan zen eta 300 kilotik gora bildu zituen |
Urte onean 300 kilotik gora onddo |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-957 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Bere ustez, onddoa kolpean ateratzen den gauza da. Ezer ez dagoen tokian bi egunetan mordoxka bat atera daiteke |
Onddoa kolpean ateratzen da |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-958 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Onddoak puxka handi samarretan eta frijituak gustatzen zaizkio |
Onddoak nola prestatu |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-959 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Normalean ez ditu onddoak saltzen, konpromiso asko izaten ditu eta denekin konplitzea gustatzen zaio |
Normalean ez ditu onddoak saltzen |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-960 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Plazan ingurutxoa dantzatzen ari zela, baten bat anaiarengana hurbildu eta dantzan ez ote zekien galdetu zion. Anaiak honela erantzun omen zion: bai, horrek bakarrik daki, besteak dira ez dakitenak |
Ingurutxoa dantzan |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-961 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Gaztetxoa zelarik asto-eme batekin artoa eramatera joan eta bidean asto-ar batekin gurutzatu zen. Asto-arra gainean muntatu eta erdian harrapatu zuten |
Asto-emearekin komeriak |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-962 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Astoaren gainean zihoala, apezarekin topo egin zuen. Azkarrago pasatzearren “arre astoa” esan zion astoari eta apezak “sin pecado concebida” erantzun omen zion |
Astoa eta apeza. Anekdota |
Juan Zestau Zabaleta |
| LTZ-963 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Juan Barriolak aitortzera joan zeneko batean gertaturiko anekdota kontatzen du |
Aitortza eta apeza. Anekdota |
Juan Barriola Zabaleta. Juan Zestau Zabaleta. |
| LTZ-964 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Urteko 12 hileren izenak aipatzen ditu |
Hileen izenak |
Juan Barriola Zabaleta. Juan Zestau Zabaleta. |
| LTZ-965 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Mitxel-handi zenari buruzko anekdota |
Mitxel-handi eta astoa. Anekdota |
Juan Barriola Zabaleta. Juan Zestau Zabaleta. |
| LTZ-966 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Mitxel-handi zenari buruzko beste anekdota bat kontatzen du Juan Barriolak |
Mitxel-handiren beste anekdota bat |
Juan Barriola Zabaleta. Juan Zestau Zabaleta. |
| LTZ-967 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Txakurra alta jartzen da; katua katakera; behia susa; behorra eta astoa iel; ardia arkera |
Animalien araldien izenak |
Juan Barriola Zabaleta. Juan Zestau Zabaleta. |
| LTZ-968 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Katemeak otsailean jartzen ziren katakera eta gauez “katu-pestan” ibiltzen ziren miauka eta marraka batean. Orain aldatu da eta abuztuan ibiltzen dira katuak katu-pestan |
Katu-pesta |
Juan Barriola Zabaleta. Juan Zestau Zabaleta. |
| LTZ-969 |
Bideoa |
Leitzaldea |
1943an jaio zen 15 senidetako familia batean. 4 edo 5 urterekin etorri zen herrira bizitzera |
15 senideko familia |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-970 |
Bideoa |
Leitzaldea |
9 urte zituela hasi zen etxeko lanetan. 11 urterekin obretan lanean hasi zen eta 13 urterekin mendira lanera joan zen Sunbillara. 20 urterekin aizkora apustuetan hasi zen |
9 urterekin hasi zen lanean |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-971 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Txiki-txikitatik zuen aizkorarako afizioa eta etxean aritzen zen enborrak koskatzen nahiz eta aitak errietak egin. Gaztetan nagusiak zirikatzen zuen aizkoran aritzeko. Igande arratsaldeetako haien festa aizkora hartu eta mendira joatea izaten zen |
Aizkorarako afizioa txiki-txikitatik |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-972 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Mendian pinu-zuloak egiten hasi zen eta hori lagungarria gertatu zitzaion gero aizkoran aritzeko |
Pinu-zuloak egiten hasi zen |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-973 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Haurra zelarik Leitzako kaleak lohia ziren, ez zegoen paretarik ezta espaloirik ere, dena baratza eta lohia zen. Berak 8 edo 9 urte zituela kaleak konpondu eta baratzetako paretak egin ziren |
Leitzako kaleak lohia ziren |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-974 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Etxean behiak, patatak, artoa, banabarrak,... nahikoa baziren, ogia erosteko dirurik aldiz ez eta ondorioz ogi-gosea pasa zuten |
Ogi-gosea pasa zuten |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-975 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Berak Gartziarena zuen idoloa. Behin aitarekin pezeta bat jokatu zuen Gartziarenaren alde baina Gartziarenak galdu zuen. Aitari ordaintzeko amari eskatu zion pezeta baina aitak ez zion hartu eta berak gorde zuen |
Gartziarena zuen idoloa |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-976 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Gartziarenaren apustu hura sonatua izan zen, tren bereziak jarri zituzten. Garaian esan zen Gartziarenari tranpa egin ziotela, zerrautsean kristal txikituak bota zizkiotela |
Apustu handia izan zen |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-977 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Trena 53.an-edo kendu zuten. Patxi gogoratzen du txikitan “mesilla” hartu eta trenbidean ibiltzen zirela |
Trena |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-978 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Gartziarenaren garaian herrian ziren beste aizkolariak ekartzen ditu gogora |
Garaian aizkolari asko zeuden herrian |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-979 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Aizkoran aritzea eta lasterka egitea ziren kirol nagusiak. Sukuntza lasterkaria aipatzen du |
Aizkolariak eta lasterkariak |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-980 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Donostian jokatu zen gazte mailako Txapelketa irabazi zuen. Carrascalen lanean zegoela Leitzako alkatea zenak deitu zion asteburuan etxera etortzeko. Osabari aizkora eskatu eta Txapelketan hartu zuen parte. Bi kanporaketa eta finala jokatu ondoren Txapelduna gelditu eta 60 duro eman zizkioten |
Gazte mailako Txapelduna |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-981 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Urteetan gaztea zen baina ordurako gorputza egina zuen |
Urteetan gazte baina sasoiko mutila |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-982 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Bera mendian lanean ari zelarik, Saralegik aizkora-apustua hitzartu zuen. Menditik itzultzeko deitu zionean bera ez zegoela prestatua esan zion Saralegiri baina honek nahi haina txuleta eskaini zionean apustua onartu egin zuen |
Aizkora- apustua Legasako gazte baten aurka |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-983 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Apustua 26 egunetan prestatu behar izan zuen. Ura edaten ez zioten uzten eta ardoa ere oso gutxi. Oso gaizki pasa zuen egarria zela-eta |
26 egunetan prestatu zuen apustua |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-984 |
Bideoa |
Leitzaldea |
1964.an Ataungo Zeberioren kontrako apustua jokatu zuen Tolosan |
Zeberioren kontrako apustua Tolosan |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-985 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Hiru urte beranduago Berekoetxearen aurkako apustua jokatu zuen |
Hurrengo apustua Berekoetxearen aurka |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-986 |
Bideoa |
Leitzaldea |
1966.an Txapelketa jokatu zuen Donostiako Belodromoan eta bigarren gelditu zen |
1966.an Txapelketa Donostiako belodromoan |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-987 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Garai hartan soldadutzan zegoen. Txapelketako antolatzailea, Salaberria, bere bila joan zen Txapelketa parte har zezan. Soldadutzan eta forma galduta zegoela-eta ridikulua ez zuela egin nahi esan zion, nolanahi ere, diru-sariak altuak zirenez, parte hartzea onetsi zuen |
1966.eko Txapelketako oroitzapenak (1) |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-988 |
Bideoa |
Leitzaldea |
35 egun falta zirelarik hasi zen prestatzen. Goizean lanak egin eta arratsaldean mendira joaten zen kirola egitera. Asteburuetan Leitzara itzuli eta aizkora saioa egiten zuen |
1966.eko Txapelketako oroitzapenak (2) |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-989 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Asteburu batean Leitzara joan eta aizkora saio gogorra egin ondoren berak uste baino askoz emaitza hobeagoa lortu zuen. Berriro egin eta are hobea lortu zuen. Orduan konturatu zen bera ez zela azkena geratuko |
1966.eko Txapelketako oroitzapenak (3) |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-990 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Txapelketa egunean goizeko 7etako mezara joan, kopa pare at hartu eta txuleta gosaldu zuen. Belodromora hurbiltzean apustuak bera azkena baietz zeuden baina Salaberriari esan zion atzetik aurretik baino gehiago izanen zituela |
1966.eko Txapelketako oroitzapenak (4) |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-991 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Aizkoran hasi zirenean Berekoetxea jarri zen aurrena eta bera bigarren. Honela bukatu zuten. Salaberriak diru pila irabazi omen zuen |
1966.eko Txapelketako oroitzapenak (5) |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-992 |
Bideoa |
Leitzaldea |
1967.an Españako Txapelketa jokatu zen Donostiako Belodromoan. Bero handia bazen ere Harria eta bera “egurrean” hasi ziren. Beroa zela-medio aizkolari guztiak gaizki ibili ziren. Latasa hasi zen botaka baina jakin izan zuen errekuperatzen. Astibia aurretik zihoan baina kolpe gutxi geratzen zitzaizkiolarik konortea galduta erori zen. Berekoetxeak irabazi zuen baina, bera ere erori zenez, lurretik eman behar izan zituen azken kolpeak. Txapelketa dramatikoa izan zen hura |
1967.eko Españako Txapelketa (1) |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-993 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Gaua klinikan pasatu behar izan zuen Txapelketa hartatik errekuperatzeko |
1967.eko Españako Txapelketa (2) |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-994 |
Bideoa |
Leitzaldea |
1967.an bertan “Campeonato Vasco-navarro” jokatu zen Iruñean. Berekoetxeak irabazi eta bera bigarren postuarekin konforme gelditu zen, izan ere Belodromoan gertaturikoa oraindik oso gogoan baitzuen |
1967.eko “Campeonato Vasco-navarro” |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-995 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Urte berean hitzartu zuen apustua Berekoetxearekin. Apustua ospatu baino lehen, exhibizio batean, eskua zauritu zuen |
Berekoetxearen aurkako apustua urte berean (1) |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-996 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Apustuaren eguna hurbiltzen ari zela eta eskua sendatu gabe zuela ikusita, apustua 15 egunez atzeratu zuten |
Berekoetxearen aurkako apustua urte berean (2) |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-997 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Apustua oso gogorra izan zen. Astibiak oso egur gogorrak eraman zituen. Lan erdietan Berekoetxea zegoen aurretik baina ordurako Astibiak lan gogorrena egina zuen. Azkenean Astibia izan zen garailea |
Berekoetxearen aurkako apustua urte berean (3) |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-998 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Egurra gogorra ala samurra den jakitea erraza da. Egur samurra argiagoa izaten da. Samurrena harrobikoa izaten da, horretan lurrak du zerikusirik handiena |
Egurra gogorra ala samurra den jakitea erraza da |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-999 |
Bideoa |
Leitzaldea |
1968.an Leitzan jokatu zen Campeonato Vasco-Navarro. Dirua bere alde atera zen eta oso urduri atera zen plazara. Lan erdietan denen atzetik zegoen. Hor hasi zen nerbioak askatzen eta, kostata, azkenean irabaztea lortu zuen |
1968.eko Campeonato Vasco-Navarro |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1000 |
Bideoa |
Leitzaldea |
1968.an Donostian jokatu zen Zutikako Txapelketa. Latasak irabazi eta Astibia bigarrena izan zen. Egin zituzten lanak eta zailtasunak kontatzen ditu |
1968.eko Zutikako Txapelketa |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1001 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Latasa denen maisua zen, jaungoikoa |
Latasa jaungoikoa zen |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1002 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Latasak exhibizioetako lana hitzartutakoa baino handiagoa jartzeko ohitura zuen. Anekdota bat kontatzen du Patxik |
Latasak exhibizioetako lana handiagoa jartzen zuen |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1003 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Latasak desafioa bota zien Berekoetxea eta Astibiari. Astibiak jokatzekotan bakarrik jokatuko zuela esan zien bere sozioei. Hasieran asaldatu ziren baina froga egin ondoren onartu egin zuten |
Latasaren desafioa |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1004 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Bere sozioak Miguel Saralegi eta alkatea, Zabaleta, ziren |
Bere sozioak |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1005 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Latasaren aurkako apustua Tolosan jokatu zen eta Astibiak irabazi zuen |
Latasaren aurkako apustua |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1006 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Apustu hartan dirua Latasaren alde atera zen eta jende askok sorpresa hartu zuen |
Dirua Latasaren alde atera zen |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1007 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Latasa Astibia baino 12 bat urte zaharragoa zen, garairik hoberenean zegoen orduan |
Latasa 12 bat urte zaharragoa zen |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1008 |
Bideoa |
Leitzaldea |
San Fermin bezperan jokatu zen. Astibiak denbora gutxi izan zuen prestatzeko baina, halere, nahiko ongi zegoen |
1969.eko Españako Txapelketa Iruñean 1 |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1009 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Txapelketetarako ongi entrenatuz gero errez irabazten zuen |
Ongi entrenatuz gero errez irabazten zuen |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1010 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Txapelketa egunean ondo-ondoan jarraitu zien besteei eta 3 enbor-edo falta zirelarik eta ongi zegoela ikusita erritmoa azkartu eta irabazi egin zuen |
1969.eko Españako Txapelketa Iruñean 2 |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1011 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Behin Latasarekin entrenatzen ari zela, Latasak irakatsi zion nola errekuperatu |
Latasaren irakaspenak |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1012 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Latasa fenomenoa zen jendeari erakusteko, nahiz eta bestearen trebetasunak probatzeko aprobetxatuko bazuen ere |
Latasa irakasteko artista zen |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1013 |
Bideoa |
Leitzaldea |
1972.eko Campeonato Vasco-Navarro Leitzan jokatu zen eta Astibiak irabazi zuen, errazegi irabazi ere |
1971.eko Campeonato Vasco-Navarro |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1014 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Ordurako dirua bere alde ateratzen zen baina konfiantza egina zuen eta ez zen estutzen |
Dirua bere alde |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1015 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Aizkoran aritzen zela izter-txokoan mina izaten zuen baina medikuak ez ziola ezer ikusten zioen. Azkenean irekitzea erabaki zuten eta ganglioak aurkitu zizkioten |
Operatu behar izan zuen |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1016 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Sendatu zenean bospasei desafio jarri zituen baina inork ez zituen onartu |
Sendatu eta desafioak jarri zituen |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1017 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Desafiorik onartu ez ziotenez mendira lanera joan zen Bizkaira, han 8 hilabete egin zituen. Orduan erosi zuen kotxea |
Mendira lanera |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1018 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Oialde tabernara sartu eta hango Sebastianek eman zion Harriaren desafioaren berri |
Harriaren desafioaren berri Oialden |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1019 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Tolosan elkartu ziren Harria eta bera apustua lotzeko baina lanak izan zituzten ados jartzeko. Goiz osoa eman eta gero bazkal-ondoren jarri ziren ados eta apustua lotu zuten |
Harriaren aurkako apustua lotzeko lanak |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1020 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Harriarekin apustua jokatu ondoren Esteban Saralegiri out zitzaion 20 kanaerdikoetan marka egitea. Hasieran ezetz esan zion baina hondarrean onartu eta Latasak zeukan marka ondu egin zuen |
20 kanaerdikotan marka |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1021 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Kanaerdikoetan marka egin ondoren mendira lanera joan zen. Kuku gelditu zen zuhaitz baten adarrak mozten hasi zela zuhaitza gainean erori zitzaion eta hainbat saiheski hautsi. Bera gerritik kexatzen zen eta medikuek esaten zioten saiheskien ondorioa zela baina saiheskiak sendatu zitzaizkion eta gerria ez |
Mendian lan-istripua |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1022 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Marka ezarri eta bi urtetara Harriaren aurkako apustua jokatu zuen Donostiako belodromoan. Harriak ezin izan zituen lanak bukatu eta Astibiak, kostata, baina bukatu zituen |
Bi urte beranduago Harriaren aurkako apustua |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1023 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Jokatutako apustu guztiak irabazi ditu Astibiak |
Jokatutako apustu guztiak irabazi ditu |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1024 |
Bideoa |
Leitzaldea |
1965.ean, garaiko Leitzako alkatearen bitartez, Zabaletaren bitartez, telebistako programa batean agertzeko gonbidapena jaso zuen |
Telebistako programa batean parte hartzeko gonbidapena |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1025 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Telebistara iritsi eta makillatu behar zuela esan zioten. Hasieran uko egin zion baina besteak nola makillatzen zituzten ikusi ondoren onartu egin zuen |
Telebistan makillatu behar |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1026 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Astibiak azaltzen du zertan zetzan telebistako programa hura |
Telebistako programaren martxa |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1027 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Madriletik bueltan Tuteran gelditu ziren. Tuteran jendetza handia zegoen haien zain eta 3 ordu eman behar izan zituen Astibiak autografoak sinatzen |
Madriletik bueltan Tuteran gelditu ziren |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1028 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Programaren aurreneko txandan txapeldun gelditu ziren |
Aurreneko txandan txapeldun gelditu |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1029 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Garai hartan soldaduskan zegoen eta militarrek ez zioten kuarteletik ateratzen uzten entrenatzeko, kanpoaldean kazetariak egoten baitziren argazkiak-eta ateratzeko |
Soldaduskan zegoen garai hartan eta ezin zuen entrenatu |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1030 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Telebistako programa horren bigarren txandan egur txarrak eraman zituzten eta, 2 hamarrengatik, kanporatuak izan ziren. Berarekin parte hartu zuten bi “intelektualen” izenak gogoratzen ditu: Alberto Trujillo eta Balaguer |
Egur txarrak jarri eta 2 hamarrengatik galdu |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1031 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Telebistan Timoner txirrindulariaren aurka aritu zen Astibia. Programako irabazlea Zaragozako Martin Martin Martin izeneko bat izan zen |
Timoner txirrindulariaren aurka aritu zen programan |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1032 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Programa iraultza bat izan zen, ordu horietan zineak, taxiak-eta gelditu egiten ziren. Programak “La unión hace la fuerza” zuen izena |
Programaren ordutegian dena gelditzen zen |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1033 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Beste behin “Gran Premio” izeneko programan aritu zen Berekoetxea, Harria, Arretxea eta izena gogoratzen ez duen beste aizkolari batekin batera. Berak irabazi zuen |
“Gran Premio” programan aritu zen ere bai |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1034 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Apustuak eta Txapelketak prestatzen zituen tokien izenak aipatzen ditu |
Prestaketa egiteko tokiak |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1035 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Aizkoran hasi zenean Harakindegian egon zen prestaketa lanak egiten. Bertan 5 bat urte eman zituen |
Harakindegian 5 bat urtez |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1036 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Berekoetxea eta Latasaren aurkako apustuak Bertizen zegoen baserrian prestatu zituen |
Bertizko baserrian prestaketa |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1037 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Azkeneko apustua, Harriaren kontrakoa, Basakabin prestatu zuen |
Azkeneko apustua Basakabin |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1038 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Urtain eta Carrasco boxeolariak Basakabin egoten ziren ere bai |
Urtain ere Basakabin egon zen |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1039 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Urtainekin batera exhibizio asko egin ditu Astibiak. Garaian Urtain harri-jasotzailerik onena zen |
Urtainekin batera exhibizio asko egina |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1040 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Urtain gezurretan aritzen zen kazetarien aurrean, inongo lotsarik gabe. Gizon ona zen, bihotz handikoa |
Urtain kazetariei gezurretan |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1041 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Carrasco goseak akabatzen egoten zen Basakabin |
Carrasco gose izaten zen |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1042 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Urtain oso bizkorra eta biguna zen, atleta osoa |
Urtain atleta osoa |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1043 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Urtainen anekdota bat kontatzen du |
Urtainen anekdota bat |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1044 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Astibiak eta Arruitzeko Txikiak Santi Zurutuza zuten masajista. Santik zioen bera zela munduko masajistarik onena eta haiek ezetz, munduko kirolaririk onenekin topatu zela |
Masajistarik onena ala kirolaririk onenak |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1045 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Perurena harri-jasotzailea aizkolaria hasi zen, bere osaba Gartziarenak erakusten zion. Tolosan jokatutako gazte mailako txapelketa irabazi zuen |
Inaxio Perurena aizkoran hasi zen |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1046 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Harri-jasotzean Perurenak asko erakutsi dio jendeari, azkarra da |
Harri-jasotzean Perurenak asko erakutsi du |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1047 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Astibia Arkaitz Olanori aizkoran erakusten ibiltzen da eta, noizean behin, baita Saralegitarrei ere |
Gazteei erakusten dabil |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1048 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Leitzan 4 aizkolari gazte daude: Rekondo, Olano eta Saralegi anaiak, oso ongi heldu dira denak |
Leitzako aizkolari gazteak |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1049 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Aurrera jarraitu ahal izateko laguntza handia eta zaletasuna behar dute. Ikasketak eta lana ere kontuan hartu behar dira, aizkoratik bizitzea zaila baita |
Laguntza behar dute |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1050 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Astibiak nahiago zuen aizkoran ibili eskolara joan baino eta 10 urterekin utzi zuen eskola |
Berak aizkora nahiago zuen eskola baino |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1051 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Olano gazteari ikasketekin jarraitzeko animatzen du, aizkora beti hor egonen baita eta aizkoratik bakarrik bizitzea ezinezkoa baita |
Olano gazteari ikasteko aholkua ematen dio |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1052 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Agirre Francok australiarrak eta euskaldunen arteko Txapelketa antolatu zuen. Hasieran kasu handirik egin ez bazuten ere, eguna iritsi eta aizkoran hasi zirenean konturatu ziren australiarren aizkorak askoz hobeak zirela. Txapelketa bukatuta denek erosi nahi zizkieten aizkorak |
Australiarrak eta euskaldunen arteko Txapelketa |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1053 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Latasak hasieran parre egiten zuen aizkorak ikusita, baina gero hara joan zen aizkorak erostera |
Latasak parre egiten zuen |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1054 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Astibiak kamerari erakusten dizkio bi aizkorak (australiarra eta hemengoa) eta bien arteko ezberdintasunak azpimarratzen ditu |
Aizkoren arteko ezberdintasunak |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1055 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Australiar aizkorak eta hemengo aizkoren aldea izugarria da, 20 kanaerdiko lan batean 10 minutu kentzeko modukoa |
Australiar aizkoren aldea izugarria da |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1056 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Txapelketa eta gero elkarrekin bazkaltzera joan ziren eta Australiara joateko gonbidatu zuten baina ezin zuela esan zien |
Bazkaria australiarrekin |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1057 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Handik bi urtetara berriro Txapelketa antolatzekotan gelditu ziren. Astibiak esan zien australiarrei ordurako 15 minututan hobetu beharko zutela irabazteko eta australiarrek parre egin zioten |
Aizkora berdinekin australiarrek hobetzeko asko zutela esan zien |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1058 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Hurrengo Txapelketa iristerako Astibia gerria gaizki zuen jada eta ez zuen parte hartu, Harria anaiek eta Mindegiak hartu zuten parte. Astibiak esan bezala, 15 minutuko aldea atera zieten australiarrei |
Hurrengo Txapelketan euskaldunek irabazi |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1059 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Oraingo aizkolariak lehengoak baino baxuago daude, aizkorei esker egiten dituzte marka onak. Lehengo aizkorak aizkolaria lan gogorra egiten behartzen baitzuen |
Oraingo aizkolariak lehengoak baino baxuago daude |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1060 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Astibia ez da apenas aritu australiar aizkorekin, bere txapela eta apustu guztiak hemengo aizkorekin irabazi ditu |
Bere marka guztiak aizkora zaharrekin |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1061 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Australiarrekin harremanetan jarraitzen du, gutunen bidez. Duela 6 urte Leitzan pasa zuten astebete |
Duela 6 bat urte egon ziren hemen australiarrak |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1062 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Astibiak aipatzen ditu etorri ziren lehenengo australiarren izenak eta zehazten du australiarrak onak zirela lan motzean |
Etorri ziren lehenengo australiarrak |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1063 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Etorri diren australiarren artean lehenengoak izan ziren hoberenak |
Australiarren artean lehenengoak onenak |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1064 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Australiarrak alturan oso ongi aritzen dira, katagorriak bezala igo eta jaisten dira enborrera |
Alturan mozten ikustea polita |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1065 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Australian plaza bereziak dituzte alturan aritzeko eta normalean eukaliptoa mozten dute |
Australian plaza bereziak dituzte alturan aritzeko |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1066 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Astibiak aipatzen du aizkorarekiko zaletasuna handia duela gaur egun ere eta burutik ez zaiola kentzen |
Aizkora ez zaio burutik kentzen |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1067 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Bere pena bakarra da australiar aizkorak ezin izan dituela erabili, 29 urte zituela eta sasoi betean zegoela lesionatu eta utzi behar izan zuela |
Pena bakarra |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1068 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Lesioa izan eta gero Federazioak Txapelketan parte hartzen behartu zuen. Txapelketa Iruñean jokatu zen eta Mindegiak irabazi zuen. Berak bigarren egin zuen eta enbor guztiak Agitek utzitako aizkora batez moztu zituen |
Lesioa eta gero Txapelketa bakarra jokatu du, Federazioak behartuta |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1069 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Parte hartu zuen azken Txapelketa hartan Federazioak sekulako saririk handienak agindu bazituen ere nahiko sari eskasak jarri zituzten eta Harriak parte ez hartzea erabaki zuen |
Txapelketako sari eskasak |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1070 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Astibiak gogoratzen du Berekoetxearen kontrako apustuaren bezperan iloba jaio zela eta ondoko egunean elkarri zoriondu ziotela anaiek |
Memoria ona |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1071 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Apustu haren biharamunean ehizara joan ziren. Eguraldi ona atera bazen ere usorik ez zen pasa. Hamarretakoa egiteko orduan zahatoa hustu zuen Astibiak |
Apustuaren biharamuna |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1072 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Aizkolariek betidanik zuriz jantzi dute. Astibiak aipatzen du apustuetan libreagoa izaten zela, bestela beti zuriz janzten zutela |
Aizkolarien janzkera |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1073 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Berekoetxea hanka-hutsik aritzen zen baina ez da ona. Hoberenak abarkak izaten dira |
Aizkolarien oinetakoak |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1074 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Madrilera joan ziren batean ebaki zuen oina. Nola gertatu zen kontatzen du |
Behin ebaki du oina |
Patxi Astibia Olano |
| LTZ-1075 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Alfaro etxean jaio zen Iñaki. Maizterrak ziren eta 4 urte zituela Joan-Zarrera aldatu behar izan zuten. Ondoren harategia erosi, gero harategiaren gaineko pisua erosi zuen aitak. Ezkonberritan pisuan jarri zen bizitzen. Beranduago orain bizi diren etxea egin zuten eta azkenik Gorrittenea erosi zuten, bere betiko ametsa betez |
Alfaro etxean jaioa |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1076 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Oraingo baserriak sinistu ezinezko gauzak eman dizkio, beste gauza batzuen artean harrizko aizkora aurkitu du. Baserriaren izenaren inguruko azalpenak ematen ditu |
Oraingo baserriak sinistu ezinezkoak eman dizkio |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1077 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Baserria bere txoko bihurtu du, kanpoan ibilita aukera txikiena probesten du bertara itzultzeko |
Baserria bere txoko bihurtu du |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1078 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Donostiara maizen joan den leitzarretako bat da Iñaki |
Donostiara maiz joan izan da |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1079 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Txikitako oroitzapenen artean ongi gogoratzen du nola eta zenbat begiratzen zion surtidorean zegoen Urtain harria jasotzen agertzen zuen argazkiari. Geroago harri hori bera etxean izan eta altxatu du |
Txikitan Urtainen argazkiari begira |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1080 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Nahiko lotsatia izaki, herri erdira joatea terreno berrietan sartzea zen berarendako |
Herri erdira joatea terreno berrietan sartzea zen |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1081 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Kirola egiten hasi zenean bere mendiko ibilaldia Haritzaldeko kaskoraino joatea izaten zen |
Kirola egitera mendira |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1082 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Aurtengo neguan Bizkaiko ikastola batetik deitu zioten exhibizio bat egiteko eta bertan bere ume garaian eskolan zegoen moja bat topatu zuen |
Ume garaiko moja topatu zuen Bizkaian |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1083 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Alfaro etxetik mojen etxera 20 metro zeuden, hortxe hasten dira eskolako oroitzapenak. Geroxeago Sebastian maisuarekin aritu zen, klase partikularrak ematen zizkion beste bat,... Gogoratzen du ere eliz- ganbaran egin zutela batxillerra eta mutil koxkorra izanik nolabaiteko errudun sentimendua zuela ama lanean ikusita eta bera ikasten |
Eskola garaiak |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1084 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Iñakik gogoratzen du zein tokitan ikasi duen. Anekdota gisa gogoratzen du nola joaten ziren Iruñera txerriak eramateko erabiltzen zen furgonetan. Tolosako akademia batean ibili zen ere makinaz idazten ikasten |
Ikastegiak |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1085 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Aita eta aitona etxez etxe ibiltzen ziren txerriak hiltzen. Aitaren ilusioa harategia jartzea zen, berak ez zuen lortu baina Iñakiri asko lagundu zion. Iñaki Tolosan eta Lekunberrin ibili zen harakin ikasten |
Aitaren ilusioa harategia jartzea zen |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1086 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Tolosako harategia apustuak ospatzen ziren plazan kokatzen zen eta, harri-jasotzerako zaletasuna lehendik bazuen ere, bete-betean topatu zuen harri-jasotzea |
Tolosan harri-jasotzearekin egin zuen topo |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1087 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Bere indarraren kontzientzia noiztik duen ez dauka oso garbi Iñakik baina argi eta garbi dauka harri-jasotzerako zaletasuna aitonarengandik jaso zuela |
Aitonarengandik jaso zuen harri-jasotzerako zaletasuna |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1088 |
Bideoa |
Leitzaldea |
10 urte bete zituen egunean hargina egiten ari zen harria altxatzen saiatu zen, ordurako bazekien harriak toki handia beteko zuela bere bizitzan |
10 urte bete zituen egunekoa |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1089 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Surtidoreko argazkitik miresten zuen Urtain. Boxeoan hasi eta prestatzera Leitzara etorri zelarik, Basakabira joaten ziren mutikoak Urtain ikustera. Gaur egun oso ezberdina da |
Urtain zuen idoloa |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1090 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Iñakiren aitak ez zuen harriak jasotzea nahi. Aldiz, aita aizkoran aritua zen eta baita amaren anaia ere, Martin Gartziarena. Honela, 16 urte zituela, Leitzako festetan egin zuten saio bat eta gero Tolosan ospatu zen Gazte Mailako Txapelketan parte hartu eta irabazi egin zuen |
Harri-jasotzean baino lehen aizkoran aritu zen |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1091 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Nahiz eta aizkora aritu, Iñakik garbi zeukan berea harria zela. Harriari buruz hizketan orduak eta orduak eman ditzake |
Iñakik garbi zeukan berea harria zela |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1092 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Erakustaldietara elkarrekin joaten ziren, Iñakik gogoratzen du mirespen handia ziola Patxiri. Orduko ibilerak eta jendea gogoratzea oso atsegina zaio |
Patxi Astibia |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1093 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Garaian Leitzan eta Nafarroan aizkora zen nagusi, eta gaur egun ere honela da. Halere harria ez zen guztiz arrotza, baziren indarra probatzeko-eta harriarekin ibiltzen zirenak |
Leitzan eta Nafarroan aizkora da nagusi |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1094 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Harriak Bizkaia eta Gipuzkoan du presentzia handiagoa. Berak 20 urte zituelarik Erriberako herri guztietatik deitzen zuten baina gaur egun Erriberatik oso toki gutxitik deitzen dute, baina ezta mendi aldetik ere ez dute deitzen |
Bizkaian eta Gipuzkoan presentzia handiagoa |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1095 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Aizkoraren nagusitasunaren adibide gisa Iñakik aipatzen du Labaiengo alkateak esan ziola bertako jendeak nahiago izaten duela aizkolari kaskar bat, pilotari on bat baino |
Labaienen aizkolariak nahiago |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1096 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Iñaki hasi zenean herri kirolari “deporte rural” edo “force basque” esaten zitzaion. Etxekoendako “apustulariak” ziren |
Herri kirola |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1097 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Apustu giroan “gobernu” hitzari ematen zaio n esanahia eta jatorria azaltzen du |
“Gobernue” |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1098 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Deia, Egin, Euskal Telebista,... hasi ziren “herri kirola” hitza erabiltzen |
“Herri kirola” hitzaren sorrera |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1099 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Nahiz eta etxean apustuen kontrako giroa ezagutu, 7 apustu egin behar izan ditu (4 irabazi eta 3 galdu) |
7 apustu egin behar izan ditu |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1100 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Apustuen munduan gauza negatiboak ezagutu baditu ere, apustuei errespetua die eta, ziurrenik, esan liteke apustuei esker mantendu dela hainbat tradizio |
Apustuei errespetu handia |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1101 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Harri-jasotzaile batek harria jasotzen du apustua egiteko, Iñakiren apustua harria jasotzea izaten da |
Harria jasotzea da apustua |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1102 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Gaur egun “herri kirola” kirola da eta edozeinek egin dezake gogoa badu, baina lehenago basolariek egiten zuten bakarrik |
Gaur egun “herri kirola” kirola da |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1103 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Emakumezkoak gizonezkoak baino gogorragoak dira, gizonezkoak kolpe bat egitekoak |
Emakumezkoak gizonezkoak baino gogorragoak |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1104 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Herri kirolak apustu izaera galdu eta kirolarena hartu du, prozesu horretan emakumeari ateak zabaldu zaizkio |
Apustu izaera galdu eta kirolarena hartu |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1105 |
Bideoa |
Leitzaldea |
10 urte zituela harria jasotzen saiatu zeneko hura jotzen du bere lehendabiziko alditzat. Ondoren eta 18 urte egin bitartean hainbat pasadizo ekartzen ditu gogora: berak harriak lantzen zituela, Txoko taberna ondoko harria, Albizuri Handia altxatu zuenekoa,... |
Lehenengo urratsak harri-jasoketan |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1106 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Albizuri-Handia harriaren historia azaltzen du |
Albizuri-Handia harria |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1107 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Aizkoran ari zela eta 17 urte zituela Donostian ospatzekoa zen Harri-jasoketa Txapelketan parte hartzeko animatu zuten. Proba egin eta gero izena eman eta bere atzetik sona zuten bi goratzaile gelditu ziren |
Lehenengo plaza harri-jasotzaile moduan |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1108 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Gaur egungo egoera berak ezagutu izan balu mutikoetan, ez zuen apusturik eginen, baina garaian bide bakarra zela ematen zuen. Bere bidea aukeratzeko gaitasuna izan zuenean apustuak alde batera utzi zituen |
Bere garaian apustuen bidea bide bakarra zela zirudien |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1109 |
Bideoa |
Leitzaldea |
20 urte zituela, martxotik urrira bitarte, ordura arte zeuden hainbat marka gainditu zituen |
20 urterekin errekorrak hausten |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1110 |
Bideoa |
Leitzaldea |
19 urterekin erabili zuen teknika berria plaza batean. Iñakik azaltzen du nola asmatu zuen eta zein izan zen jendearen hasierako erreakzioa |
Teknika berria asmatu zuen |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1111 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Herri kirola apustuaren iraultza izan zen |
Herri kirola apustuaren iraultza |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1112 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Iñakik gogoratzen du Iruñean ikasten zuela liburu-denda batean “Manual de cultura fisica” erosi zuela. Halterofiliako teknikak ikasi zituen, muskuluak landu pesekin,... baina funtsean lehengo prestaketa erabili du: mendira igo eta harria altxatu |
Prestaketa fisikoa |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1113 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Iñakik, lehengo prestaketa moduen adibide gisa, harri-jasotzaile baten kasua eta bere osaba Gartziarenak esaten zuena aipatzen ditu |
Lehengo prestaketaren adibidea |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1114 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Iñakik berak ere astakeria ederrak eginak ditu, baina gauza berriak ikasteko joera eta gogoa ere bazuen |
Berak ere astakeria ederrak eginak ditu |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1115 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Ordura arte jasoaldi asko egiteko prestaketa egiten zen, berak beste bide bat hartu zuen: jasoaldi bakarra emateari begirako prestaketa |
Iñakik bide berria hartu zuen |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1116 |
Bideoa |
Leitzaldea |
18 urte zituela Iruñeko halterofiliakoak etorri ziren Leitzako festetara. Alkateak proba egiteko esan eta altxatu egin zuen. Haiekin batera aritu zen bolada batez eta bitan-edo lehiaketetan hartu zuen parte |
Halterofilian ere aritu da pixka bat |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1117 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Egungo harri-jasotzaile guztiek egiten dute halterofilia pixka bat gorputza lantzeko |
Egun denek egiten dute halterofilia pixka bat |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1118 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Iñakik munduan zehar harria altxatzen duten herriak eta nola altxatzen duten aipatzen ditu |
Munduan zehar harria jasotzen duten herriak |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1119 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Beste herrietan ez bezala, euskaldunok bizkarrera eramaten dugu harria, baserritarrak arto zakua edo saski-belarra bezala, bizkarreratu eta etxera eraman |
Euskaldunok harria bizkarreratzen dugu |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1120 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Grezian, Atenasko museoan, esku-zuloa duen harria dago eta bertan “Bibonek jaso ninduen” jartzen du |
Greziako harria |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1121 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Nafarroan toki askotan izaten dira “Errolan harriak”, Gipuzkoan, aldiz, gehiago dira “Sanson harriak” edo “Jentil harriak” |
Nafarroan Errolan harria, Gipuzkoan, aldiz, Sanson harria |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1122 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Gaur egungo gizarte “modernoan”, euskaldunok harriarekin kirol modernoa egin dugu |
Harria kirol moderno bihurtu dugu |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1123 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Iñakik aipatzen du berarendako harria mundu ikusteko prisma izan dela eta aldi berean babesa. Horren harira kazetariek euskaldunon inguruan izaten dituzten mitoez aritzen da |
Harria eta kazetariak |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1124 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Zenbait adibideren bitartez, Iñakik aipatzen du herri kirola, bere funtsean, ez dela aldatu, gizartea dela aldatu dena |
Gizartea aldatu da |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1125 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Gaur egun harri handi bat altxatu eta irudiak eguerdiko eta gaueko albistegian ikusteko aukera izaten da, lehenago ikusi nahi zuenak bertaratu behar izaten zuen |
Garaiak aldatu dira |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1126 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Leitzako festetan mozorro lehiaketa izaten zen. Urte batean Ulaziak, Iñakiren lagunak, pentsatu zuen zerbait egitea. Urte batean harri-jasotzaile mozorroa egin eta saria irabazi zuten. Hurrengo urtean David eta Goliaten gisara atera eta berriro irabazi zuten |
Herriko festetan mozorrotuak |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1127 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Momentu batean Iñakik altxatzen zuen esku batez besteek bi eskuez baino pisu gehiago. Horrek kazetarien interesa piztu eta hainbatetan kazetariak zain eduki behar izan zituen |
Kazetariekin ohitua |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1128 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Garai batean estresak jota ibili zen Iñaki, goizeko 3etan izerditan blai esnatzen zen |
Estresak jota |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1129 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Iñaki konturatu zen kazetariek erantzun luzeak nahiago dituztela eta horretan saiatzen zen |
Kazetariek erantzun luzeak nahiago |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1130 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Goenkalen hasi aurretik telebistan egindako beste lan batzuk aipatzen ditu |
Telebistan |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1131 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Garai batean herriko bidetik pasatzeak lotsa ematen zion, berriz plaza jendez gainezka izanda ere ongi sentitzen zen, hori zuen bere terrenoa. Orain hasi da lotsa izaten |
Plaza-gizona |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1132 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Plaza-gizona zer den eta nor den, Iñakik horren inguruko hausnarketak egiten ditu |
Plaza-gizonaren inguruan |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1133 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Umeentzako erreferentziak aita eta aitona izaten dira. Berak aita lanean ikusten zuen eta aitona denbora eta patxada handiagoarekin. Gerora konturatu zen aitak gauza bera egiten zuela Inaxio semearekin eta baliteke berak ere antzera egitea egunen batean |
Aita eta aitonaren papera |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1134 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Hasiera batean aitak ez zuen nahi harriekin ibiltzea, alperrikakoa zela ikustean laguntzen ibili zen. Edonola ere, aitaren mintzagai kutuna zekorrak izaten ziren |
Aitaren gaia zekorrak ziren |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1135 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Kazetarien galdera tipikoari erantzuna emateko amets bat izan du beti Iñakik eta , hain zuzen ere, horixe da Peru-Harri. Indar fisikoa garrantzitsua da baina ez da aski, benetakoa gogoa eta nahia behar dira |
Txuletak jatea ez da aski |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1136 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Bere liburuaren esaldi bat aipatzen du Iñakik: zailtasuna errazten duen erraztasun zaila, zaletasuna |
Gustuko tokian aldaparik ez |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1137 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Iñakik Agiñetarekin gertatutako anekdota bat kontatzen du eta Peru-Harrirekin lotzen du |
Agiñetarekin anekdota eta Peru-Harri |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1138 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Peru-Harri betidanik izan duen ametsaren gauzapena da, baina ez dago amaitua, oraindik proiektu asko egiteke duen errealitatea da. Proiektu horietakoren bat aipatzen du Iñakik |
Peru-Harri, oraindik proiektua den errealitatea |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1139 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Peru-Harrin botatzen duten bideoa “Amalur”en irudiekin hasten da. Behin batean “Amalur”en egilea agertu zen Peru-Harrin, Fernando Larruqert |
Fernando Larruquert Peru-Harrin |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1140 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Emazteak eta semeak ere parte hartze handia izan dute eta dute Peru-Harrin eta horrek elkartu eta lotu egiten zaitu |
Familiaren parte hartzea Peru-Harrin |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1141 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Jose Ulibarrena eskultorearen esana aipatzen du Iñakik |
Jose Ulibarrenaren esana |
Iñaki Perurena Gartziarena |
| LTZ-1142 |
Bideoa |
Leitzaldea |
Peru-Harriko kanpoko aldean historia baten eszenatokia dago eta baserri barruan historia horren muina: harri-jasotzearen historia |
Peru-Harri: kanpo aldean eszenatokia eta barruan muina |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|