Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuko Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoa (hemendik aurrera Euskarabidea), helbide soziala Yanguas y Miranda 27 1., Iruña (Nafarroa) duena eta Q-3150046-E IFKa duena, bigarren mailako Internet domeinu honen titularra da: http://www.euskarabidea.es
Horretaz gainera, Euskarabideak herritarrei komunikazio zuzenerako modua ematen die honako bide hauen bitartez:
Aurrez aurrekoa
Euskarabidea
Yanguas y Miranda 27 1., Iruña (Nafarroa) 31003
Telefono bidezkoa
Zentralita: 848 426 054
Internet
euskarabidea@euskarabidea.es
Honako xedapen hauek Interneteko atariko zerbitzuaren erabilera arautzen dute (aurrerantzean Ataria). Euskarabideak herritarren esku jartzen du Atari hori Institutuaren informazioa eta zerbitzuak erabil ditzaten bultzatzeko, eta horrela, herritarrek Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioarekin eta bere erakunde autonomoekin dituzten harremanak errazteko.
Ataria erabiltzeak Atariaren erabiltzaile izaera ematen du (aurrerantzean Erabiltzailea) eta Legezko Ohar honetan dauden baldintza guztiak onartzea dakar. Atariaren zerbitzu emateak iraupen mugatu du, zehazki Erabiltzailea Atarira edo haren bidez eskaintzen den zerbitzuren batera konektatuta dagoen unekoa. Erabiltzaileak arreta handiz irakurri behar du honako Legezko Ohar hau Ataria erabiltzeko asmoa duen aldi bakoitzean zeren eta oharrak eta bere erabilera baldintzak, honako Legezko Oharrean jasoak, aldatu baitaitezke.
Orobat, ohartarazi behar da Atariko zerbitzu jakin batzuk jarraibideen, baldintza partikularren, erregelamenduen edo arauen mende egon daitezkeela eta, hala denean, oso-osorik ezarriko direla eta, ondorioz, Erabiltzaileak nahitaez onartu beharko dituela behar den zerbitzua jaso baino lehenago.
Erabiltzailea beharturik dago Ataria eta haren bidez eskuragarri dauden zerbitzuak Legearen eta Legezko Ohar honen arabera erabiltzera. Erabilera desegokia edo baimendu gabea, baita betebehar hori ez betetzeagatik sor daitezkeen kalteak edo kalte-ordainak ere, legez egoki diren ekintzak ekarriko ditu eta, egoki denean, aipatu erabileratik eratortzen diren erantzukizunak ere bai.
Erabat debekatua dago Ataria erabiltzea Euskarabidearen edo hirugarrenen sareak, komunikazio ekipoak, zerbitzariak eta gainerako ekipo informatikoak (hardware) edo produktu eta aplikazio informatikoak (software) gainkargatu, kaltetu edo baliogabetzen dituzten xedeetarako.
Adierazpen gisa eta modu ez mugatzailean, Erabiltzaileak berariazko konpromisoa hartzen du honako jarduera hauek ez egiteko:
Atari honetako orrietan dauden testuek, araudiak eta oro har zeinahi informaziok izaera guztiz informatzailea dute, beraz, legezko balio asmorik gabeko gidatzat hartu behar da. Atari honetako dokumentuen eta informazioaren bertsioaren eta ofizialtzat hartzen den bertsioaren artean zeinahi bat ez-etortzerik balego, azken honen bertsio ofiziala litzateke legez balio duen bakarra.