Dialektologia

D-031

  • Fitxategia: D-031
  • Zatia: A01
  • Iraupena: 00:00:00 - 00:03:37
  • Gaiak: txondorra , ikatza
  • Laburpena: Aurkezpena. Txondorrak nola egiten ziren: egurra txondorra egingo zen lekura eramaten zen eta txondor plaza prestatzen zen. Behin txondorra egina, orbelez lehenengo eta lurrez gainetik tapatzen zen. Gero, gainetik, suitxian, pala batekin brasa botatzen zen. Bertara sua bota eta ziri batekin inguru guztian zulo batzuk egiten zitzaizkion barruko baporea ateratzeko. Egurra erre ahala, egur berria sartu behar zitzaion egunero gainetik. Bazterretatik ikatza ateratzen zen makuarekin, eta urakin hoztu eta gero zakutan biltzen zen. Ikatza inguruan pilatzen zen, gero bi hidik karreterara eraman eta bertan kamioia kargatzeko.