Dialektologia

D-068

  • Fitxategia: D-068
  • Zatia: A03
  • Iraupena: 00:06:45 - 00:09:15
  • Gaiak: etxea
  • Laburpena: Etxeak handiak eta irekiak izaten ziren. Sua egitean atea ixten bazen etxea kez betetzen zen. Lo egiteko gelan geroz eta pertsona gehiago egon eta hobeki, bero gehiago izango baitzuten. Koltxoiak artilez egiten ziren eta mantarik ez zegoenean tapatzeko ere balio zuten. Etxeko goi aldean, belarra, ilarrak, patatak, artoa, sagarrak, etab. izaten zituzten eta behean berriz, behiak, astoa, txerri eta oiloak. Horrela betetzen ziren etxeak jende eta aziendekin.