Orreaga Ibarra

I-031

  • Fitxategia: I-031
  • Zatia: A01
  • Iraupena: 00:00:00 - 00:07:55
  • Gaiak: sendabelarrak
  • Laburpena: Legenak, eskuetan ateratzen ziren erupzio batzuk, sendatzeko Lizason Domingonean egiten zuten konposatu bat. Orain ere egiten da pomada bat hazkurak kentzeko. Osinak jaten zituzten batzuek odola mehetzeko. Beste batzuk, egosi eta haren salda hartzen zuten. Gozoa omen da. Ubitazaia(porrostia(ezpata-belarra, goldarron(eztainu-belarra. Kolpe-belarra: golpeak sendatzeko edozein baratzetan egoten den landare luze hosto zabalekoa. Belar-izpia: belar oso mehea, fundamentu gabekoa. Gernu-belarra: maskuria sendatzeko. Arto artean ateratzen zen azenarioaren antzeko belarra. Izpiliku.