Orreaga Ibarra
I-041
- Fitxategia: I-041
- Zatia: B06
- Iraupena: 00:12:15 - 00:19:45
- Gaiak:
erlijioa: hiletak
- Laburpena: Hiletak: norbait hiltzen zenean bizilagunak joaten ziren etxera laguntzera. Kutxa egiten zuten. Etxean beti zegoen zura prestaturik.
Gauez umeak errezatzen egoten ziren eta "hilortzaileak" deitzen zituzten. Ahaideak zeuden herrietara joaten ziren, hauek hiletara gonbidatuz. Janari handia egiten zen gero. Norbait gonbidatu gabe uzten bazen, istiluak izaten ziren.
Hildakoa etxean egoten zen. Lehen denak herrian hiltzen ziren, ez ziren ospitaletara joaten.
Gaixoak zaintzeko beharra bazegoen, besteen etxeetara joaten zen jendea nahiz eta ahaideak ez izan. Lanekin laguntzera ere joaten ziren.