Orreaga Ibarra
I-062
- Fitxategia: I-062
- Zatia: A03
- Iraupena: 00:13:15 - 00:19:00
- Gaiak:
txondorra
, ikatza
- Laburpena: Ikatza nola egiten zuten: Lurra prestatu eta lau mustrika (hesola) jartzen ziren. Gainean pago adarrak jarri eta haien gainean adar handienak. Hori zen lehenengo sarea. Hiru sare egiten zituzten eta adarrak gero eta txikiagoak ziren. Tximinia bat egiten zen. Orbelaz dena tapatzen zen eta haren gainean lurra jartzen zen. Sua tximiniatik behera botatzen zen palaz. Zulo batzuk egiten ziren airea hartzeko.
Barrukoa erretzen zen heinean egunero elikatzen zuten txondorra.
Hiru egunez edo hozten utzi eta ikatza gurdiz Iruñera eramaten zuten. Gerra bukatzean autoetarako ere erabiltzen zen.