Orreaga Ibarra

I-073b

  • Fitxategia: I-073b
  • Zatia: A10
  • Iraupena: 00:20:10 - 00:23:38
  • Gaiak: euskara: galera
  • Laburpena: Gazteek dena erdaraz egiten dute eta Latasan gehiago. Bere bi alabek ez zekiten erdararik eskolara joan zirenean eta tuntuntzat zituzten. Bere aitak ere ez zekien batere erdararik. Bere maisuari herrian inork ez zekiela erdararik esan zioten. Maisua ailegatu zen eta euskaraz ez zuela ezer entzun nahi esan zuen. Orduan sartu zen erdara herrian. Meza ere, Don Gregoriok beti erdaraz eman izan du. Goldaratzen eta Etxalekun euskaraz ematen zituen.