Inaki Camino
IC-009a
- Fitxategia: IC-009a
- Zatia: A03
- Iraupena: 00:05:01 - 00:07:01
- Gaiak:
ipuina
- Laburpena: Santu berriaren ipuina. Beste aldi batez elizako santuaz, patroiaz, asperturik aldatzea erabaki zuten. Bi gizon joan ziren Iruñara santu-irudi berria erostera. Denda batean bikez egindako santu beltz, disdiratsu bat, ikusi zuten eta hori erosi. Mandoan kargaturik etxera abiatu ziren. Jateko geldiunea egin zutenean irudia deskargatu zuten eta manta baten gainean jarri. Eguzkiak bere lana egin zuen eta santua urtu. Hura ikusitakoan erran zuten gizonek: "Orain arteko santuak ez zuen gauza onik egiten, honek mantan kaka egin eta alde egin du"