Inaki Camino

IC-009a

  • Fitxategia: IC-009a
  • Zatia: A04
  • Iraupena: 00:07:02 - 00:09:07
  • Gaiak: ipuina
  • Laburpena: Beste aldi batez gizon bat lanean ari zen Orbararen gaineko harkaitzean eta han zuen zamaria loturik. Gizonak, zamaria hartzera joan zelarik, zamariak basta kendua zuela ikusi zuen; eta zamariak, gizonak joko zuen beldurrez, atzeraka egin zuen harritik behera erori arte. Gizonak harriaren gainetik begiratu zuen eta zamaria ikusi zuen hortzak erakutsiz irri egiten ziola. Haserreturik gizonak esan zuen: "irri egiten didak! Hire bide bera eman behar dik bastak". Basta hartu zuen eta bota, baina botatzean tarreak harrapatu zuen eta biak batera beheiti amildu ziren. Han gelditu ziren hiruak. Ipuin gehiago zekizkien baina ahaztu zaizkio.