Irulegi Irratia

II-001a

  • Fitxategia: II-001a
  • Zatia: A04
  • Iraupena: 00:34:00 - 00:46:18
  • Gaiak: ogibideak: ikazkina
  • Laburpena: Orbaitzetako olategia abestia. (38.25") Beharrik ez bazuen ere, eta nahiz eta diru aldetik laguntzen duen, benetan gustoko zuelako hasi zen berriz ere ikazkintzan. Egur biltzea erraz egiten du. Txondorra zaintzea da gehien kostatzen dena. Gauez joan behar da batez ere, luzea baita eta agian animaliren bat ingura daiteke eta zuloren bat egin. Dena erre daiteke. Gazte denboran ikatz egiten ari ziren lekuan txabolak egiten zituzten. Hurbil egon behar da. Orduko modu berean egiten du dena. Ikazkina izan zen gizon bati buruz. Hasieran berak lagundu egiten zuen, geroago hasi zen bera egosten. (44.50") Agurra.