Irulegi Irratia

II-001a

  • Fitxategia: II-001a
  • Zatia: A02
  • Iraupena: 00:06:30 - 00:33:00
  • Gaiak: txondorra , ikatza
  • Laburpena: Ikatz egiteko lehenengo egurra aurkitu eta prestatu egin behar da. Edozein egurrekin, haritz, gaztainondo edo pagoa egin daiteke baina gaztainondoarenarekin egindako suak gutxiago irauten du. Egur mota guztiak nahas daitezke. Neurri desberdinetan moztu behar dira egurrak. Erdian tximinia egiten da eta bertako egurrak mehea behar du izan erraz erretzeko. Gaineko egurrak geroz eta handiagoak izango dira, baina gain-gainekoak berriz meheak izango dira lurrez estali ahal izateko eta barrura ez sartzeko, sua motelduko bailukete. Egurra zaldi gurdiaz eramaten du. Gerra garaian bizkarrean eramaten zuten. Gaur egun ikatza labean egiten dute. Baina berak ez daki horrela egiten. Hobe da udan su ematea, neguan gauak luzeagoak baitira eta guztiz erre baitaiteke. Lurrean brasa egin eta palaz tximini zulotik behera botatzen da. Gero ura bota eta sua goraino igotzen da zulotik. Ikatza egosi egin behar da, ez erabat erre, errautsa besterik ez bailitzateke geldituko. Ikaztia (txondorra) bazkatu egiten dute egurra emanez eta lurrez tapatuz. (14.10")Ikaztian lanean ari da eta erakusten ari zaie. Zangoaz zapaltzen da gaineko lurra eta egon da erre denik ere. (18.00") Kazetaria aritu da Manuel laguntzen eta bere sentsazioa kontatzen du. (19.48") Burdinezko eskailera jartzen du gora igotzeko. Berak berrehun bat zaku ateratzeko txondorra egiten du berak eta horretarako hamabost bat egun hartuko ditu. Bero egiten badu hamalau egun eta euria eginez gero hamasei beharko ditu, inoiz itzali gabe. Dena egin arte ez da ikatza biltzen, azken momentuan ere oraindik sua gelditzen baita. Egun bat uzten zaio moteltzeko eta hurrengo egunean argitu baino lehen hasten dira jasotzen, ilunean sua non dagoen hobeki ikusten da eta. Itzaltzeko ura prest edukitzen dute badaezpada ere. Palaz errautsa botatzen diote sua hiltzeko. Ikatza biltzen hasten da. Burdinezko arraskiloaz bereizten dute ikatza. Poliki-poliki egiten dute, lurrez tapatuz sua har ez dezan. Txondorrak pare bat egun besterik ez badarama pizturik eta erauntsia gertatzen bada, lurra ken daiteke, baina bestela ez dago arazorik. Haizea okerrago da. Errautsa kentzen du etengabe eta horrela sua moteldu egiten da. Ikatza nahiko aguro hozten da lurraren gainean. Segituan has daiteke zakuak betetzen. Baina lehenengo egunean bosnaka uzten ditu metatuta etxetik kanpo, egurren batek su har baitezake gerora ere. Berak orain zakuak plastikozko poltsa batzuetan sartzen ditu, eta horiek hamahiru hamalau kilo dute, ez du pisatu beharrik. Hori gaztainondo egurra balitz, haritzak bi kilo gehiago hartuko lituzke. Orain galde egiten dion jendeari saltzen dio. Ez du luzez egingo.