Irulegi Irratia

II-004a

  • Fitxategia: II-004a
  • Zatia: A02
  • Iraupena: 00:03:10 - 00:19:00
  • Gaiak: ura , ogibideak: artzantza , elikadura: gazta
  • Laburpena: Mainaina hogeita hamairu urtez aritu da artzaintzan Irupilen. Ezkondu eta lehenengo urtean joan zen lehenengoz artzain. Hiru ordu eta erdira zegoen etxola. Zortzi egun lehenago joaten ziren etxola garbitu eta puskak eramatera. Gero ardiekin igotzen ziren apirilaren hogeita bederatzian. Goizean jaiki eta senarrak ardiak biltzen zituen bitartean berak sua piztu eta ura berotzen jartzen zuen ardiak jetzi orduko gazta egiteko prest izateko. Gazta egitea bere lana zen, goizez bi eta arratsean beste bi egiten zituen. Bitartean bestelako lanak egiten zituen, borda garbitu etab. Gaztak eramateko garaian, goizeko hirurak aldera ateratzen ziren mando eta astoarekin, gazta berotu baino lehen ateratzen ziren. Zortzi egun behar zituzten gaztak jaisteko. Ehun bat ardi jeizten zituzten eta gazta egiten zuten esne harekin. Senarrarekin ikasi zuen gazta egiten. Gazta nola egiten zuten. Etxola barneko lana. Beraiek konpondu zuten etxola. Gero hotela bi urtez hartu zuten, baina artzaintza eta gaztekin jarraitu zuten. Haurrak eduki zituztenean, udan hauek ere han egoten ziren. Eskola-denboran, berriz, behean. Gaztekin ez dute inoiz arazorik izan. Gora eta behera egiten zituen bidaiak. Goizeko hamarrak alderako bukatuta izaten zituzten lanak. Etxolan ez zegoen urik. Bi asto hartuta ordu beteko bidea zuten ura zegoen lekuraino. Asto batean oihalak eta bestean ura eramaten zuten. Egunero joaten ziren ur bila.