Irulegi Irratia

II-008a

  • Fitxategia: II-008a
  • Zatia: A08
  • Iraupena: 00:13:01 - 00:18:24
  • Gaiak: lana:emakumeen lana
  • Laburpena: Lanak egiteko orok behar zuen izan. Gizonek manatzen zuten, gizona gizon saskitik ere!, emaztea gibelean zen beti, gizonari lagundu behar zion, ez zen tresnarik. Emazteen lanetaz gizonak ez ziren okupatzen. Istorioa: senar-emazte batzuk baziren, emaztea biziki gaiztoa zen eta gizona ttipia zuen. Emazteak pentsatu zuen gizona itotzea, saskian eraman zuen gizona eta karrikako zakur guztiak haren gibeletik joan zitzaizkion, emaztea zakurretaz ezin libratuz ari zen, eta orduan gizona zakurrei mintzatu zitzaie eta zakurrek alde egin zuten. Horregatik esaten da gizona gizon saskitik ere. Bera senarrarekin beti ongi konpondu da. Sosarendako poltsa bat bazen etxean, bakoitzak behar zuenean hartzen zuen dirua.