Irulegi Irratia
II-012c
- Fitxategia: II-012c
- Zatia: A04
- Iraupena: 00:38:00 - 00:47:40
- Gaiak:
ilargia: eragina
- Laburpena: (39:47") Sinesmen bat baino gehiago da ilargiaren eragina: Newton-en legea Lurraren eta Ilargia eta Eguzkiaren artean ere betetzen da.
Itsasoko mareak ere horren ondorioa diren bezala, landare eta zuhaitzetako izerdia ere erakarri ditzakete Ilargi eta Eguzkiak.
Ilargi betea: guk Lurretik Ilargia Eguzkiak erabat argitua ikusten dugu.
Ilargi beltza: Eguzkia Ilargiaren atzean dago eta horregatik Ilargiaren argitu gabeko aldea ikusten dugu.
Beraz, ilargi betean Eguzkia alde batean eta Ilargia bestean egonik, bakoitzak norabide batean tiratzen du, indarrak banatuz. Baina ilargi beltzean biak alde berean daude eta norabide bererantz tiratzen dutenez, indar handiagoaz gertatzen da. Eta honek eragin zuzena du baratzean.
(44:30") Agurra.