Irulegi Irratia
II-017a
- Fitxategia: II-017a
- Zatia: A10
- Iraupena: 00:34:14 - 00:38:58
- Gaiak:
- Laburpena: Amak haurra izan aitzin ere joaten ginen. Gero medikuak hasi ziren joaten, konprenitu zutelako beharrezkoa zela ama segitzea, baina aski berandu hasi ziren. Baziren primak, hiru hilabetetan behar zen medikuaren zertifikatua, eta sei hilabetetan eta bederatzi hilabetetan beste bi. Guk egiten genituen zertifikatuak eta haurra sortzean bazuten primaren erdia eta sei hilabetetan haurra bizi baldin bazen bazuten beste erdia. Biziki inportantea zen ama aitzinetik ezagutzea. Askotan haurrak emagina heldu baino lehen sortzen ziren, ez ginen garaiz heltzen beti. Ez nuen maite haurra sortua zenean heltzea, ukitzen zutelako, agian esku zikinekin, baziren infekzioak eta nik erraten nien haurra ez ukitzeko, uzteko. Hurrun izateak hori zuen.