Irulegi Irratia
II-018a
- Fitxategia: II-018a
- Zatia: A10
- Iraupena: 00:24:34 - 00:32:02
- Gaiak:
erditzea
, ogibideak: emagina
- Laburpena: Alabak lau haur du, baina klinikan izan ditu. Lehen haurra sortu zenean han izan zen klinikan, baina ez zen laneko joana, han baziren medikuak eta emaintsak. Hurrengoetan haurrak zaindu zituen baina erditzeetan ez zen egon. Klinikan badira erremedio berri batzuk, txertoak mina kentzeko. Erreski pasatzen dira gauzak klinikan txerto horiekin eta, baina horregatik ez bada gauzak berdin dira. Erremedio horiek abantail handia dira, ez duzu oroitzapen txarrik izaten gero. Lehen ez zen zesarearik ia egiten, ez zen ez penizilinarik, deus ez zen. Haur batzuk galdu ditu, batzuk hiltzen ziren, barnean itzultzen ziren eta zangoetatik hartuta ateratzen zen, baina ez zen bizirik ateratzen. Orain haur guttiago galtzen da.