Irulegi Irratia

II-043a

  • Fitxategia: II-043a
  • Zatia: A08
  • Iraupena: 00:10:15 - 00:20:04
  • Gaiak: feriak: zaldi feria , feriak: Iruñea
  • Laburpena: Iparraldetik Iruñera joaten ziren zaldiak kontrabandoz pasatzen ziren. Zaldiak bi alderdietatik heldu ziren. Guarda anitz bazen eta kontrabandoa ez zen aise. Iruñeko ferietako tratuko manerak ikustea maite zuen, ez ziren bertako jendearen manera berak. Ikustera joaten zen, ez saltzera. Hiru egun pasatzen zituzten Iruñean, lo egiteko ganbara bat atxematea ez zen aise, baina beti bazen ezagunen bat edo. Denbora hartan laneko zaldiak baizik ez ziren. Biziki feria handia zen. Lagunekin joaten zen, motorrean joaten ziren, biga moto batean joaten ziren, Izpegiko lepotik joaten ziren. Lehen aldiz joan zenean bi apaizekin joan zen. Beti joan izan da jendea Iruñeko ferietara, bere aitatxi ere joaten zen.