Irulegi Irratia
II-043a
- Fitxategia: II-043a
- Zatia: A10
- Iraupena: 00:23:15 - 00:31:45
- Gaiak:
feriak: zaldi feria
, feriak: Iruñea
- Laburpena: Espainiako hegoaldetik zaldi zaharrak ekartzen zituzten Iruñera saltzera, zaldi horiek saldu eta gero haragirako ziren. Frantziara eramaten ziren eta han gizendu eta jateko haragirako ziren. Horiek ere kontrabandoz pasatzen ziren. Iparraldetik lanerako zaldi gazteak pasatzen ziren, eta Espainiako behereko aldetik aldiz, haragirako zaldi zaharrak. Mendian mugimendu handia zen, ez bakarrik zaldiak, behiak eta bestelako gauzak ere, zernahi pasatzen zen kontrabandoz. Tuberkulosia zuten behi anitz Espainiara eramaten ziren, eta han jaten zituzten, soldaduei janarazten zizkieten. Erosleek bazekiten behiak eri zirela. Zaldi haragia gero eta gutxiago jaten da. Berak ez du zaldi haragia jan nahi izan, zaldiak maite dituelako. Oraindik ere baditu zaldiak etxean. Mendian badira zaldiak oraindik.