Irulegi Irratia
II-043a
- Fitxategia: II-043a
- Zatia: A14
- Iraupena: 00:38:01 - 00:47:19
- Gaiak:
feriak: Iruñea
- Laburpena: Iruñeko feriatik landa joaten ziren itzuliño bat egitera, baina ez da batere egun bezala. Orain beste erresumetako jende anitz biltzen da Iruñean, lehen Espainiako leku beroetako jendea heldu zen Iruñera besta egitera, haiek bazuten musika, akordeona eta han izaten ziren dantzan. Orduan giroa oso ona zen, denak, zahar eta gazte dantzan. Entzierroa bazen goiz guztiz goizeko seiretan. Istripu anitz izaten izaten ziren entzierroan, jendea edanik erortzen zen eta zezenak gainetik pasatzen zitzaizkien. Arnoa edaten zen. Korridak ere baziren baina berak ez du maite kabaleei sufriaraztea. Musika banda ttipiak baziren, baita akordeonak eta txistuak. Zaharrak entzun ditu Iruñeko ferien inguruko istorioak kontatzen, karroza batean joaten ziren. Belate ohiana deitzen zuen aitatxik, ez zen egun bezalako bide zabala, leku ilunak baziren bideak. Emazteek ez zuten bestarik egiten.