Irulegi Irratia

II-051b

  • Fitxategia: II-051b
  • Zatia: A03
  • Iraupena: 00:14:50 - 00:23:00
  • Gaiak: ogibideak: artzantza , abeltzantza: motzaldia
  • Laburpena: Maiatzean ardiak igotzen zituzten eta gero, uztailaren hogeita bostean edo, berriro jaisten zituzten ilea mozteko. Orduan ez zegoen biderik makina igotzeko eta gainera artzain-taldea biltzen zen, bazkaria egiteko sukalderik ere ez zegoen bordetan. Etxolatik etxera bi bat ordu zituzten. Hurrengo egunean, goizargian hasten ziren ilea mozten. Behera joatean joareak jarrita jaisten ziren ardiak. Motzaldian festa egiten zen eta oraindik ere egiten da. Arratsaldean kantetan eta kartetan aritzen ziren, eta noizbait gertatu izan da gau osoan kartetan eman eta etxera joan gabe, hurrengo egunean berriro ere ardiak mozten hastea. Lagunak ez uzteagatik ardiak jetzi gabe uztea gertatu izan da. Udan, belar lanak hasi direnez, jenderik ez da aurkitzen ardiak mozteko eta duela hamabi bat urte hasi zen motzaldia martxoan egiten. (21:08") Pedro, Ibañetako artzaina: artilea jaisteko zailtasunak dituztenez, muga dela eta, goian mozten diete ilea. Mozkin handiagoa emango luke artileak, behean moztuko balute, baina batzuentzat behintzat, muga badago artilea pasatzeko orduan.