Irulegi Irratia

II-051b

  • Fitxategia: II-051b
  • Zatia: A04
  • Iraupena: 00:23:00 - 00:29:40
  • Gaiak: ogibideak: artzantza , abeltzantza: motzaldia
  • Laburpena: (23:45") Goizean hasi, eguerdian gelditu eta ilunabarrean berriro ekiten zioten jaisteari. Zazpi bat ordu behar zituzten ardiak jaisteko. Biharamunean ardiak mozten zituzten. Arratsaldean bide erdiraino eramaten zituzten ardiak eta handik bakarrik jarraitzen zuten erdiek. Motzaldia goian egiteko ohiturarik ez zegoen, ez baitzegoen autorik, etxolak bidetik urrun zeuden eta ilea bidera ateratzea nekeza zelako. Ardiak mozten goizeko seietan hasten ziren eta arin egiten zen. Moztaile bakoitzak hogei bat ardi egiten zituen. Artzain batek laurogeita hamasei ardi moztu zituen egun batean berak bakarrik. Eskuz egiten dute motzaldia oraindik ere. Garestiagoak dira tresna berriak.