Irulegi Irratia

II-088a

  • Fitxategia: II-088a
  • Zatia: A05
  • Iraupena: 00:31:14 - 00:47:10
  • Gaiak: ezkontza , erditzea
  • Laburpena: Bera 1946an ezkondu zen Makeako neska batekin, berak hogeita hamazazpi urte eta neskak hogeita zazpi urte zituela. Bere emaztea hiru ahizpetatik gazteena zen. Beraiek ezkondu baino urte bat lehenago hil zen bere ama. Goizean elizan izan zen ezkontza eta gero etxean izan zuten bazkaria. Ez zen musikarik izan, Gerra izan zela eta, apaizari musika egotea ez zitzaiolako ondo iruditzen. Baina auzoan bazegoen familia espainiar bat eta mutilak akordeoia jotzen zuen. Bere bila joan ziren eta hark jo zuen. Hurrengo egunean Baionaraino joan ziren eta Donapaleura erretiratutako mutxurdin bat ikusten egon ziren. (42:05") Sei haur izan zituzten baina lehenengoa bederatzi hilabete zituela galdu zuten. Gero lau neska eta mutil bat izan zituzten. Lehenengo bi haurrak etxean jaio ziren, besteak Baionan. Etxeetan emaginak laguntzen zuen. (44:35") Agurra.