Irulegi Irratia
II-103b
- Fitxategia: II-103b
- Zatia: A08
- Iraupena: 00:34:56 - 00:43:34
- Gaiak:
ehiza
- Laburpena: Berrogei urte zituen ehizan hasi orduko. Lagun batekin hasi zen untxiak harrapatzen. Geroago uso ehizean hasi zen. Lan egin ondoren joaten ziren etxolara, gauez. Hurrengo goizean jaisten ziren berriro ere.
Uso gehien hil zituen urtean laurogeita bi hartu zituen. Gainerako urteetan hogeita hamar-berrogei bat uso hiltzen zituen. Orain ehiztari gehiegi dago. Garai batean oinez igo behar zen kargaturik, orain edonora joateko dago bidea.
Orain arte airera ehiztatzen bazuen ere, bista eta mugimenduak laburtzen hasi zaizkio eta hurrankan egiten du orain.
Hogeitabost postu badaude ere, hogei erabil daitezke. Ehiza garaian etxola bat du goian eta han egoten da zenbait egunetan. Semea ere hamabost egunetarako joaten da.
(41:15") Agurra.