Irulegi Irratia
II-117b
- Fitxategia: II-117b
- Zatia: A03
- Iraupena: 00:16:50 - 00:36:45
- Gaiak:
elikadura: gereziak
- Laburpena: Gerizak kamioietan kargatzen zituzten. Zazpi-zortzi bat kamioi joaten ziren egunero sasoian.
Laborantzaren egoera lehen eta orain.
(21:20") Mota ezberdinak. Ingeles batek ekarri zuen gerezi beltza ematen duen mota.
Lehenik pelua ontzen zen maiatza aldera, udaberriko eguraldiaren arabera.
Gazteak beti arbolen puntetan egoten ziren. Urtero egoten ziren zaurituak, hilik atera dena ere egon da. Emakumeak ere aritzen ziren gereziak biltzen.
Gereziak pisatzeko pisuak kamioiek ekartzen zituzten. Kiloa zenbatetan saltzen zuten.
Zenbait gerezi mota ez zaizkio egokitzen bertako klimari.
Gereziak badu etsai bat: txoria. Hala ere, ez zen ezer egiten, denentzat urte onak ziren.
Zazpi kamioiek biltzen zituzten gereziak inguruko hiri eta herrietan saltzen ziren.