Irulegi Irratia

II-134b

  • Fitxategia: II-134b
  • Zatia: A03
  • Iraupena: 00:12:15 - 00:22:40
  • Gaiak: arrantza
  • Laburpena: Amuaren luzaera ibaiaren zabaleraren araberakoa da. Banbuzkoa izan behar du eta arrainari atzeko aldetik bota behar zaio. Arrain handienak zizare eta lumaz hartu ditu. Sarez, eskuz eta tertulaz ere egin du arrantza. "Tertula" zer den. Ilunabarrean jarri eta ilunabarrean jaso egin behar da. Gauez sare handiekin, hiru mailakoak, aritu izan da. Debekatuta dago hori. Gauak oso iluna izan behar du, ilargirik gabe, ikusiak ez izateko. Ezin da arropa zuririk eraman, beti beltzez joan behar da. Xingen neurria. Oso laxu jarri behar da. Argitu gabe joan behar zuten jasotzera, jarri eta biharamunean. Eskuz ere asko arrantzatu du. Orain arrainak asko txikitu dira eta oso gutxi hartzen dira, Alduden batez ere. Lehen nazak zurezkoak ziren eta arrainak pasatzea lortzen zuten; orain porlanazkoak dira. Bestetik, arrainak ur txikietara joaten ziren erruntzera eta jadanik ez dago horrelako errekatxorik.