Irulegi Irratia
II-134b
- Fitxategia: II-134b
- Zatia: A04
- Iraupena: 00:22:40 - 00:30:45
- Gaiak:
arrantza
- Laburpena: Pazientzia behar da arrantzan aritzeko. Berak ez du saltzeko egiten, gustoko duelako baizik eta etxera eramaten ditu. Lehen arrain gehiago zegoen eta handiagoak ziren. Zoko horretan amurrainak bakarrik daude.
(25:00") Iratira joaten ziren oinez arrantzara. Bizikletaz egiten zuten zati bat eta gero oinez. Orduan ez zen inor ere joaten eta beti lortzen zituzten arrainak, baina hozkailurik ez zegoenez laster jan behar ziren.
Lehen kanaberak banbuzkoak ziren. Haria, beruna eta zizareak erabiltzen zituzten. Berak beti erabili ditu zizareak. Zenbait egun aurretik biltzen zituen. Gero lurrik gabe purgatzen uzten zituen.