Irulegi Irratia

II-135a

  • Fitxategia: II-135a
  • Zatia: A16
  • Iraupena: 00:22:40 - 00:29:41
  • Gaiak: ezkontza
  • Laburpena: Ezteiak. Bazkaria egiten zen eta bi egun beranduago ezteiak. Bi egun eztei baziren. Goizetik hasten ziren eta gero aperitifa ematen zuten, ondoren bazkaria eta afaria. Biharamunean langileen bazkaria egiten zen, langileek festa zuten orduan. Ezteiak etxean egiten ziren. Gero hasi ziren kanpoan egiten, ostatuan. Presenka eguna. Gabineta erakusten zen eztei egunean eta dendariak emaztearen arropak ezarri behar zituen han. Gizona baldin bazen atorrak ezartzen ziren, gizonaren arropak ezartzen ziren. Sosa behar zen arropa horiek denak erosi eta josteko. Esposa andere anitz lagundu ditu.