Irulegi Irratia

II-169c

  • Grabaketa data: 2000-05-01
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Jose Mendiguren
  • Gai nagusia: Ofizialeak Nafarroaren egunean. Zur lanetan.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Arraioz
Zatia Iraupena Laburpena
A01 00:00:00
00:11:26
(Grabaketak mozketa txikiak ditu, eta horrenbestez hitzen bat galtzen da). Makilak, bastoiak eta beste gauza batzuk egiten ditu. Egur klase asko erabiltzen ditu, baina batez ere gaztainondoa. Berak ez du arbolarik botatzen, adarrak moztu baizik. Ilargiaren arabera mozten da egurra: pagoa, hurritza eta haltza ilargi-berriarekin mozten dira, baina gaztainondoa ilbeherarekin. Egurra urte pare batez uzten du lehortzen, oso egur lehorra behar baitu lanerako. Sekulan ez da kobratzen lanak balio duen adina, bestela ez litzateke salduko. Bizpahiru egun behar ditu makila bat zizelkatzeko. Makila beti eskuan eraman behar da, bastoia berriz besotik edo lepotik zintzilika daiteke. Feria askotara joaten da erakustera eta saltzera.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
II-169c-B 11:25
Loading the player...