Irati Irratia
IR-004
- Fitxategia: IR-004
- Zatia: A01
- Iraupena: 00:00:00 - 00:06:44
- Gaiak:
sorginak
- Laburpena: Hemeretzi urte zituen arte sorginak bazirela sinetsi zuen. Orbaitzetako olako etxe batean sorginak omen ziren eta ez zioten lo egiten uzten hango jendeari. Beste herrietako gizonak joan ziren hara, eskopetekin, hori zer zen ikustera. Hiztunaren aitaginarreba sukaldean gelditu zen eta bat-batean ateak sorbaldan jo zuen. Zintzo zintzo itzuli zen etxera. Agirre etxeko ganbaran zituzten ardiek edo ahuntzek zarata ateratzen zuten, eta hori omen zen zioa. Hura lehenagoko atso zahar baten magia zela esaten zuten gero.
Bazen emakume zahar bat eta "sorgina, sorgina" esaten zioten. Egun batean makila batekin etorri zitzaien eta atari bateko belarren artean ezkutatu behar izan zuten. Beldur ziren, sorgina omen zenez gero, aurkituko ote zituen, baina ez zituen aurkitu. Harrez geroztik ez ziren berriz haren beldur izan.
Etxe batean joareek berez jotzen zuten baina ez omen zen sorginen kontua.
Petriberron sorginak omen ziren, eta horregatik beldurrez joan zen behin hara zaldien bila korrika, baina ez zitzaion ezer gertatu.
Etxe bat zegoen Donibane Garaziko bidean sorginen beldurrarengatik itxi zena, gero erori egin zen.