Irati Irratia
IR-005
- Fitxategia: IR-005
- Zatia: B11
- Iraupena: 00:14:35 - 00:17:45
- Gaiak:
nekazaritza: garia
- Laburpena: Nekazaritzan egon den aurrerakuntza. Lehen beti zerura begira egoten ziren goibeltzen zenean belarrak bustiko ziren beldur.
Garia nola biltzen zuten. Segaz (teiluz) ebakitzen ziren eta emakumeak motoika biltzen zituzten eta seika lotzen zituzten eta animalien bidez garraiatzen ziren. Bi abererekin xehatzen zen eta gero arrotzen zen eta arrasteluarekin kendu. Beste buelta bat ematen zitzaion eta gero bildu eta haizeari altxatzen zitzaion.
Alorrak ongarritzeko tepeak hiru dalo lehortu (txukatu) eta egurra egiten zen erretzeko. Iraila edo urrian larrean zabaldu eta garia ereiten zen.