Irati Irratia
IR-021
- Fitxategia: IR-021
- Zatia: A05
- Iraupena: 00:11:20 - 00:17:07
- Gaiak:
gaixotasuna
- Laburpena: Bere bizitzaren laburpena.
(12.15") Lehenengo gurdia, belarra mozteko lehenengo makina eta lehenengo labana ere berak izan zituen herrian. Arotza izateagatik ideia gehiago zuen.
Duela zazpi urte hanka moztu zioten arte, lanean aritu zen. Eritasun asko izan ditu: herniaz operatua dago, zortzi aldiz operatua dago, hanka gangrenatu zitzaion eta moztu egin zioten. Lehenengo eritasunean lau hilabetez egon zen ospitalean, minbizia ote zuen.