Ikertzailea:Gaizka Aranguren (Labrit Multimedia). Juana Mari Saizar
Gai nagusia:Inguruko herri batean gertatu omen zen pasadizoa kontatzen du: sasoi batean ume ilehori asko jaio omen zen, eta apaizarenak zirela zioten zurrumurrua zabaltzen hasi zen. Igande batean apaizak pulpitutik honakoa bota zuen, txutxu-mutxuak isildu asmoz: “ez dut esaten bat edo beste nireak izango ez direnik, baina denak ez dira nireak!”.