Gai nagusia:Euria ari zuenean zakua janzten zuten burutik behera. Basoan ardi-larrua erabiltzen zuten. Ardi-larrua zapatariak prestatutako belarri batzuen bidez lotzen zen; larruak txanoa eta guzti izaten zuen. Hankak busti arren bizkarra beti lehor mantentzen zuten. Gero trajezirak atera ziren. Halere batzuek ardi-larrua nahiago zuten.