Gai nagusia:Txondorra urratsez urrats egiten. Egurrak ordulariaren orduak bailiran bezala lurrean jarri, alkatearen inguruan tximinia bat eraiki eta honen bueltan egurrak jartzen ziren; egur hauen bueltan berriz iratzea edo orbela jartzen zen eta honen gainean dena lurra, lur-meta moduko bat egiten zen. Ondoren su eman, beheko egurrak su hartzen zuenean goiko zuloa, tximinia, tapatu egiten zen. Egurrak egosi egin behar zuen, ez erre.