Orreaga Ibarra

N-033

  • Fitxategia: N-033
  • Zatia: A01
  • Iraupena: 00:00:00 - 00:09:42
  • Gaiak: familia , ikasketak
  • Laburpena: Leirek bere buruaren eta bere familiaren aurkezpena egiten du. Bere ama Etxalekukoa da, Txurdanea etxekoa. Amona beste etxe aberats batekoa zen. Aitona Amaiurkoa da. Seminariotik atera eta idazkari ibili zen. Azkenean Etxalekun egon zen eta nonbait bizi behar eta Mainmilineara, amonaren etxean, egon zen pupilo. Etxeko alabarekin ezkondu eta Txurdanera joan ziren bizitzera. Bederatzi seme-alaba izan zituzten, bere ama hirugarrena zen. Etxalekun gaur egun aiton-amonak eta osaba bat besterik ez dute. Osaba da orain idazkaria. Valentzian bizi dena eta Errenterian bizi den beste bat ez beste guztiak Iruñean bizi dira. Herrian aitona idazkari eta amonak denda bat zuen, beraz ez dute azienda edo lurrik. Seme-alabek denek egin zituzten ikasketak. Noiz behinka denak elkartzen dira herrian baina amona zaharturik dagoenez, bakoitzak zerbait eramaten du. Leirek beste bi anaia ditu, bera da zaharrena eta filologia hispaniarra eta euskal filologia ikasi zituen. Fermintxok, anaiak, pedagogia egin zuen euskaraz. Baina gustatzen zaiona marraztea da. Eñautek, beste anaiak, forestal hasi baino ez zuen bukatu. Gerora hemendik hara ibili da.