Orreaga Ibarra
N-039
- Fitxategia: N-039
- Zatia: B01
- Iraupena: 00:00:00 - 00:13:20
- Gaiak:
ehiza
- Laburpena: Berriak eta iragarkiak.
(07:00") Doneztebeko Ehiza elkartekideek, asanblean aurrera jarraituko dutela erabaki zuten. Akordioa honako hau zen: koto-eskubidea, Donezteben bizi, Doneztebeko seme izanik kanpoan bizi denak eta kanpokoak izanda ere Donezteben ondasunen bat duenak du. Asanblean onartuz gero Doneztebeko semeen semeek ere lor lezakete koto-eskubidea.
Doneztebeko Ehiza Elkarteak ehun eta hamasei kide ditu. Donezten hogeita bi postu legal daude eta beste sei legalizazioaren zain. Elkartearen asmoak: mendian zuhaitzak jarri, udaletxeko borda bat berritu eta beste bat egiteko baimena eskatu.
Ehiza errespetatuko balitz luzaroan izango lukete ehiza ona, baina ez da deus errespetatzen, mugitzen den edozeri egiten zaio tiro.