Orreaga Ibarra

N-044

  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Pilar
  • Ikertzailea: Matin Subizar
  • Gai nagusia: Hizketa librea: zerri-hiltzeko usadioa, odolki egitea, puska bereiztea, xixtor egitea...
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Ituren
Zatia Iraupena Laburpena
A02 00:08:11
00:09:53
Iturengoa da, eta gurasoak ere bai. Sukaldaritza gustatu zaio betidanik. Urte bat eman zuen Arraten mojen hotel bateko sukaldean lanean. Han ikasi zuen sukaldaritza.
A01 00:00:00
00:08:10
Txerri hiltzea. Hiltzearen bezperan arroza egosi behar da eta tipulak frijitu. Horiekin odolkia egiten da. Txerriari labana sartzen zaio eta isurtzen den odola ontzi batean biltzen da. Odola ongi nahasten da, bestela gatzatzen da. Gero odolari arroza, tipula eta azaldu nahi ez dituen espezia batzuk botatzen zaizkio. Hesteak ur beroa, gatza eta ozpinarekin garbitzen dira ongi, eta gero odolaren nahasketarekin betetzen dira. Gero egosten dira. Txerria hozten denean hiltzen lagundu dutenek gosaltzen dute. Gosaldu ondoren txerria hausten dute. Solomoa, magrak eta saiheskiak idortzen dira. Txerriaren barrukoarekin txistorra egiten da. Albaiteroari zati batzuk bidaltzen dizkiote txerria ongi dagoen ikusteko.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
N-044-A 09:54
Loading the player...