Autoreari buruzko oharrak:Marko jauna. (1912-1936)
Oar bat egin nai dut emen. Ni 1920-garren urtean Erronkari aldean ibilli nintzelarik, euskeraz zekien jenderik ez nuen arkitu Uztarrotz-en baizik; erri ontan geien zekiena Marko jauna zen. Eta neronek ere beta aundirik ez nuelako, ez nituen bildu al izan onako bi esaera auek besterik: 2410 2411.
Gure erriko gizonik aipagarrienetakoa izan zen Azkue jaunak, Euskalerriko beste euskal-aberastasun asko bezela, bildu zituen esaera zarrak ere. Bere liburu "Euskalerriaren Yakintza"-n argitaratu zituenetatik zenbait onera aldatu nai ditut: 2412 2413 2414 2415.