Satrustegi
SD-004a
- Fitxategia: SD-004a
- Zatia: A02
- Iraupena: 00:09:00 - 00:18:10
- Gaiak:
herri sendagintza
, ogibideak: petrikiloa
- Laburpena: Gregoriok Uitziko Jose sendagilea ezagutu zuen. Hark ez zekien ez irakurtzen ezta idazten ere.
Gerra aurreko urtean Valentziako alkatea joan zen. Hamar urteko semea zuen eta mutilak hanka bat bestea baino motzagoa zuen. Joserengana eraman zuten eta honek beti bezala, hura ez zela ezer esan zuen. Hark hanka motz hura bestearen neurrira luzatu zion.
(12:40") Odoluzkiak sendatu zizkion Gregorioren osabari. Gizon berari Gerran eskumuturra minduta gelditu zitzaion eta berak sendatu zion.
(14:55") Oiartzungo emakume bat oso gaixorik zegoen eta medikuek gauerdia baino lehen hilko zela esan zioten. Josek sendatu zuen hura ere.