Satrustegi
SM-001b
- Fitxategia: SM-001b
- Zatia: A04
- Iraupena: 00:12:20 - 00:15:53
- Gaiak:
ohiturak
, erlijioa: San Joan
- Laburpena: San Joan bezperan sua egiten zen ondar San Joanetan bedeinkatutako belarrekin. Jendeak jauzi egiten zuen bitartean, "sarna fuera", "alkatea kanpora", edo antzeko gauzak esaten ziren.
San Joan bezperan ura hartzen zuten iturrian.
Ihintzarekin, gorputz erdia biluztu eta bueltak ematen zituzten belarretan.
Mutil bat kebratua jaio zen eta haritz batean arraila bat egin zuten. San Joan gauean mutil hori hara eramaten zuten. Bi Juan joan ziren eta hiru aldiz "Don Juan, karrak Juan, Biba San Juan" esanez, arrailaren erditik pasatzen zuten. Orain sei seme ditu mutil horrek.