Satrustegi

SM-012b

  • Fitxategia: SM-012b
  • Zatia: A11
  • Iraupena: 00:27:10 - 00:29:33
  • Gaiak: ohiturak: San Juan
  • Laburpena: Sanjuanetan sua egiten zuten. Erramu bat bedeinkatzera eramaten zuten. Garia ereina zuten alorretan gurutzetxoak jartzen zituzten harriabarretik babesteko. San Juan egunean etxe guztietan, argitu baino lehen edo argitu eta berehala, bi erramu jartzen zituzten atearen bi aldeetan, bata elorrikoa eta bestea hurritzekoa. Iturritik ura ekartzen zuten eta apaizak bedeinkatzen zuen. Ur horrekin aziendak bedeinkatzen zituzten.