Satrustegi
SN-002a
- Fitxategia: SN-002a
- Zatia: A15
- Iraupena: 00:25:03 - 00:26:27
- Gaiak:
sorginak
- Laburpena: Amari aditu dio sorginak bazirela. Arizkungo etxe batean tximiniatik sartzen ziren gauero. Etxekoandrea gelditzen omen zen supazterrean haien esperoan, eta zartagin bat xingar prestatzen omen zien eta jaten zuten; gero denak ase tximiniatik goiti joaten ziren. Etxean aspertu omen ziren xingarra ematen, eta andreak pena ematen zion senarrari. Gau batean senarra gelditu zen supazterrean andrearen jantziarekin eta xingarra prestatu zuen. Sorginak tximiniatik sartzen hasi zirenean zartagina ipurdira bota zien eta ez ziren berriz agertu. Gero bideetara zaldi gainean azaltzen omen ziren.