Xorroxin Irratia
X-003
- Fitxategia: X-003
- Zatia: A01
- Iraupena: 00:00:00 - 00:32:10
- Gaiak:
medikuntza: erremedioak
- Laburpena: Irratiko lehiaketa saioa: herri erremedio eta ohiturak.
Izozki mantxak arropatik kentzeko modua.
(02:20") San Juan egunean belarrak bedeinkatzen ziren eta gero gaitzen kontra erabiltzen ziren. Bildutako adarrak San Juan sutetara bota eta gainetik saltatu egiten zen, hau esanez: "sarna fuera ona barnera, gaiztoa kanpora San Juan eta San Pedro balirakigula".
Erramun egunean mezatatik etorri eta erramua leihoan jartzen zuten gaitzetatik babesteko.
(05:53") Jertsea estua bada ur berotan sartu handitzeko.
Euliak sukaldetik aldentzeko, limoia erditik zatitu eta "klabitos" izeneko espeziaren hamar bat ale jarri.
(08:20") Kobrea tomatearekin garbitzen da.
(09:45") Eltxoen hautsikien kontra tipula moztu berria jarri.
(10:55") Arropatik txiklea kentzeko olio gabeko gasolina erabili.
(12:20") Euliak etxera ez sartzeko eukaliptusa egosi eta usainak uxatu egiten ditu.
(13:48") Espinakak ongi egosi eta ura epel edo hotz dagoela kendu eta horrekin aurpegia garbitu larrua fin-fina edukitzeko.
(14:55") Atorraren lepotik makilajea kentzeko talko-hautsak bota eta gero eskuilaz eman.
(15:30") Azazkalean kolpe bat hartzean, lixiban sartu ez belzteko.
(16:34") Aginetako mina kentzeko azafrana gainean jarri. Mendian egotekotan lizarraren azala ahoan txiklea bezala erabili.
(17:44") Eltxo batek ziztatzean, akaforteko tanta bat ipini.
(18:20") Eltxo batek ziztatzean, lur garbia hartu eta horrekin igurtziz handitzea ekiditzen da.
(18:38") Kaparrondoa olioz ongi igurtzi eta bakarrik ateratzen da.
(19:12") Sukaldeko baldosak garbitzeko amoniakoa erabili.
(19:50") Tripako mina kentzeko trapu bat berotu eta bertan jarri.
(20:48") Dilista itsasien usaina eta zaporea kentzeko, sutik kendu, ozpina bota eta gero berriro bost minutu sutan jarri.
(22:10") Gihar-mina kentzeko, bidetik bueltatu eta jarraian azukrea bota eta baso bat ur hartu.
Katarroak berez zortzi egun behar ditu. Hala ere, eztia eta limoia onak dira.
(24:43") Magrak kontserbatzeko gatzetatik atera eta garbitu eta gero, zintzilik edukitzeko ozpina bota euliak hurbil ez daitezen.
(26:40") Ortensiak negurako kontserbatzeko kilo bat azukre uretan bota eta zurtoin guztia barruan hamabost bat egun eduki.
(28:30") Beltzaran luze egoteko lagarto xaboia uretan ongi urtu eta eguzkitan egoteko orduan hori krema gisa eman.
(29:40") Limoia mikroondasean minutu batez sartu eta zuku gehiago ematen du.