Xorroxin Irratia
X-011a
- Fitxategia: X-011a
- Zatia: A08
- Iraupena: 00:51:08 - 00:58:30
- Gaiak:
ezkongaiak
- Laburpena: Manuelek Margarita igande arratsalde batean ezagutu zuen eta handik sortu zen harremana. Lau urtez egon ziren nobio.
Agustin ezkongabea da eta arreba batekin bizi da.
Felipek andregaia betidanik ezagutzen zuen, herrikoa baitzen. Josten ikastera joaten zen Feliperen amarengana. Gabon zaharrean bere arrebaren ezkontzan, koruan ikusi eta behera joateko esan zion. Hurrengo egunean dantzaldia amaitutakoan lagundu zuen. Zortzi urtez egon ziren nobio baina oso gutxi ikusten zuten elkar. Neskak hamasei urte zituen, berak baino lau urte gutxiago. Menditik gutunak idazten zituen, bere andregaiarentzat eta besteen andregaientzat.