Xorroxin Irratia
X-020a
- Fitxategia: X-020a
- Zatia: A02
- Iraupena: 00:03:18 - 00:22:35
- Gaiak:
musika
- Laburpena: "Ttak" musika taldeko kideen aurkezpena.
Orain arte afizionatu mailako taldea izan da eta hori izan da diskoa orain arte grabatu ez izanaren arrazoia. Abeslaria ere berria da eta honek ere eragina izan du diskoan, abesti zenbait instrumentalak baitira.
Diskaren izenburua "Ttak-attak" da.
Ska mugimenduaren barruan kokatzen dute bere burua. Mugimendu honen inguruan. Hemengo talde gehienek estiloen nahasketa egiten dute. Ska filosofiarik ote dagoen aipatu da, baina ez dirudi halako bizimodu zehatzik dagoenik.
Abesti zahar batekin bukatzen da diskoa.
Duela bost bat urte sortu ziren. Asko jo dute Donostia aldean. Diskorik kaleratu ez izanak ateak zabaltzeko aukera asko mugatzen du. Azken aldi honetan kontzertu gehiago izan badituzte ere, zaila da bederatzi pertsoneko talde bat ados jartzea eta mugitzea.
Diska argitaratu eta gero, dei gehiago jaso eta bestelako lokaletan jotzeko proposamenak ere izan dituzte.
Laurenekin egin zuten ska taldeetako musikarien kontzertua.