Xorroxin Irratia
X-031
- Fitxategia: X-031
- Zatia: A03
- Iraupena: 00:03:35 - 00:18:26
- Gaiak:
gaixotasuna: errapeko mina
- Laburpena: Errapeko mina: Normalean udan eta haragirako behietan ematen da. Aurreko errapeetan eragiten du gehien. Behiek umea gal dezakete. Behia tratatzen ez bada hil ere egin daiteke.
Tratamendu zuzenena penizilina da. Infektatutako erro gehienak galdu egiten dira. Ona da hasieratik errape hori jeiztea bakteria asko ateratzen baitira, baina behiek ez dute uzten. Horrelakoetan errape punta moztea da onena zikinkeria berez ateratzen baita. Kutsakorra da eta posible izanik behia bereiztea komeni da.
Prebentzioa ez da erraza. Mendia zikina badago errapeetan zauri gehiago egiten dituzte eta errazagoa da min hau hartzea. Leku altuetan euli gutxiago dabiltza. Belarritakoen bidez larruan zehar hedatzen joango den tratamendua jar daiteke. Baina errapeak ez du izerdirik eta ez da kolatzen. Sulfatoarekin emanda edozein lekutan jar daiteke. Ziurrena, antibiotikoa errapean sartzea da. Bakteria sartzekotan hil egingo baita.
Euli mota hau normalean ez da borda barruan ibiltzen, ezta gauez ere. Beraz, egunez barruan edukiz eta gauez kanpora ateraz arrisku gutxiago dago.