| X-007a |
A01 |
|
Haizea zentroa. Iruñeko Cofes zentroen antzera Haizea izenekoa sortu zuten Elizondon familia-plangintzan eta sexu-hezkuntzan aritzeko. Horrela bi urte inguru eman zituzten. Orduan nafar gobernuak erabaki zuen eskaintzen ari zen zerbitzu ginekologikoa birplanteatu behar zuela. Aldaketa horren ondorioz sexu-hezitzailea desagertzen zen, eta erizainak emaginek ordezkatuko zituzten. Oraingoz aldaketak ez dira gauzatu, baina lanpostu horietarako sexu hezitzailearen formakuntza ez da eskatuko erizaina edo emagina izatea baizik. |