| II-103b |
A03 |
ehiza
|
Hurrankan egiten zuten ehiza. Usoak pausatzen ikusi eta orduan joaten ziren. Zain egoten zen bera usoak noiz pausatuko. Pago eta haritzetan gelditzen ziren, bertan baitzuten jatekoa. Lurrera ere jaisten ziren eroritako ezkurrak jatera. Izkutaturik egonez gero, ez ziren ehiztariez ohartzen.
Gehienez laurogei bat uso hil zituen.
Usoak saldu egiten ziren. Bazen usoak biltzen aritzen zen gizon bat. Orduan prezio onean saltzen ziren.
Armak garbitzeko tresnak baziren. Bustitzen baziren egunero garbitu behar ziren. Kartutxoak egiteko munizioa erosi eta beraiek egiten zituzten etxean.
(20:12") Kontakizuna: lau anaien artean berrogei bat uso hil zituzten eguna.
(23:11") Lehen armak gainetik kargatzen ziren, baina berak ez zituen ezagutu.
Kartutxoak egiteko tresnak armaren araberakoak ziren. |